Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean murgildurik geratu ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 65. orr.
Binbilinketa apur bat baretu zen; ez, ordea, sargoria, eta agurea sortasun astun batek jo zuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.
Dahlmann-ek halako sortasun motel batez entzuten zituen eta miragarri zitzaion haiek ez konturatzea infernuan zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.
Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean, sortasun hain ageriko hura ezin zitekeela iruzur bat baino izan; hau da, bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Eraketa diskurtsibo bakoitza ez da iragaiten atalase batetik bestera jarraian, heltze biologikoaren estadio naturaletatik legez, non aldagai bakarra izango zen sortasun denbora edo tarteen iraupena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.