Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bil itzazu Sortaldeko lore distiratsuak, Iparreko loratze zurbilak, belardietako bioletak eta lorategietako arrosak, egizu sorta bat guztiez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.
Petrusi itzultzen dio sortak lotzeko haria, eta, horren ordez, sortak hartu eta furgonetan pilatzen hasiko da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.
Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak. Elizen arteko biblia Nk 1,14
Loreen azpian itoa eta galdua egoten zen; ihi zurtoinen gainean sortak eta sortak prestatzen ematen zuen egun guztia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Loreontzi handi batean uretan sartutako lore sorta batean murgildu zuelako Ruche jaunak sudurra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.
Arrosa sorta bat eskuan abiatu zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.
Cadine atzetik joan zen, erretilua lepoan, bioleta sortak goroldioan ziztatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
Eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Peterrek peonia sorta polit bat oparitu dit. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.
Apaiz ospetsuak belar-sorta bat egin ohi du, eta su ematen dio. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.
Eskuarekin lasto sorta bat goratu eta esaten omen zien, konparazio batera: eskuin bikoitza! Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Azenario sorta gorriez, arbi sorta zuriez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Porru pastel bat egiteko, izenak berak dioenez, porru sorta fresko bat behar da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.
Bezpera arratsaldean bildutako barazki sortak eta fruituak erakusten zituzten saskietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Bi sosean barazki sorta txikia! kanabera sortak hartu eta haiek xehetzeko zilindro handi batzuk zituen makina batera eramaten ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Mahaiaren azpian egur-sortak zeuden, eta inguruan meta handiak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.
Badirudi gozatu egiten duela makila sorta ederrak eta aizkora ankerrak destainaz zanpatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Segizioko dragoiek euren kaskoetatik eskegirik zeramatzaten luma-sorta luzeek aurpegiak ikustea galarazi zidaten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 98. orr.
Kandela sorta handi bat erosi zuen atzo Parisen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Zehaztea oso zaila den hari-sorta dago musikaren eta bizitzaren artean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 46. orr.
Garunaren bi alderdiak elkartzen dituen zuntz sorta. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.
"Oinarrizko" koloreetako [...] izpi sorta txiki-txikiak nahastu bezala egiten dira erretinan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Erealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak, isoglosoak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza kode monolitiko eta uniformeak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.
Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan, sortaren zamapean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Galtzaria ez da inolako froga, oinetakoak ere ez, oinetakoak eta galtzariak sortetan saltzen baitira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.
Billete handiko sorta bat atera zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.
1945eko abenduaren 1eko Cancha aldizkariaren aleak bost argazkiz osaturiko sorta dakar seigarren orrialdean, "El Gran Desfile" izenburupean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 223. orr.
Liburu honetan eta sorta bereko beste hiruetan, Guareschik inkoherentzia politikoa predikatzen duela esan daiteke. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.
Argitaratzen dituzte liburuxkak sorta sarituekin... gero ordea, sorta horiek kalean jartzen ez dute edo ez dugu asmatzen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.
1991n, Klasikoak sorta abiatu zelarik, latinetik euskaraturik, ondu nuen, Tomas Mororen Utopia liburua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.
Filosofian esan ohi da sorta-kontzeptua dela, biziaren propietatea bera ezaugarri askoren bitartez azaltzen baita, bizidun bakoitzak denak bete behar ez baditu ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.
Eskukaldi bakar batez, enkanterako arrain sortak antolatzen zituzten otarre zabal biribiletan eta itxura erakargarria ematen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Handik giltza sorta bat atera zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Gutun sorta bat aurkitu zuen, mota eta idazkera guztietako gutun sinadurarik gabekoak ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.
Neofitoak paper-sorta bat gordetzen zuen bere altzoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 29. orr.
Gizaseme bat ikusi zuen binilozko disko sorta bat ibaira botatzen.. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Abiatu zen, beraz, Naaman hirurehun eta berrogeita hamarren bat kilo zilar, urrezko sei mila txanpon eta hamar jantzi-sorta berekin zeramatzala. Elizen arteko biblia 2 Erg 5,5
Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin; magnetofono sorta bat; proiektagailu bat; oihalez estaliak hormak; zoruaren gainean, moketa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.
Epain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion. enbat kontu eta zenbat izerdi sorta ez dituzte eraman izen hauek denak! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Horiek gezurrak, adiskidea!, gezur-sorta galanta! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Bertsolariak badaki, gutxi-gehiago, ze errima-sorta menperatzen dituen eta ze errima-sortak ematen dion joku gehiago Zelten elezahar-sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 17. orr.
Bacourt-eko baronesari eskainiriko soneto sorta bikain bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.
Euskaldunak poema-sorta ederrean, hala dio Orixek batean: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.
Irudipena da kontu bat, eta klimatologiak damaigun datu-sorta bestea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Ikusgarriak gau osoa iraun du, noizean behin baretuz eta gero atzera berriz zuzpertuz beste eztanda-sorta batekin. hori ere aitortu behar dizut, lorez eta arantzaz osaturiko aitorpen-sorta honetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.
Harreman-sorta honek osatuko du kontzeptu eraketa-sistema bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.
Emakume handi sorta bat hemendik, emakume handi sorta bat handik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.
Material didaktiko sorta nahiko zabala bada dagoeneko argitaratua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.
Likido konplexu sorta bat prestatu, eta Onsager-en ekuazioa zintzo betetzen zutenentz kontrolatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.
Bartolomek orrialde zirriborratu sorta bat eman zion eskura komisarioari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 116. orr.
Erritual horretan, galdera tradizional sorta bati erantzun behar izaten diote. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.
Hirugihar-xerra sorta, urdai oso zuri eta haragi gorri franko zurbilekoa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen [...] eta kezkaturik geunden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Gaur goizeko kuku kanta sorta ez zen nolanahikoa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.
Arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, isats-belar sorta luze bat loretan! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.
Juan Crisóstomo Lafinur Liburutegiko ezaugarria zeramaten block-orri sorta mardul bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Eskola-mahai sorta bat, zirkuluerdi bat eratuz ipiniak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.
aholku sorta (4); arazo sorta (5); arbi sorta (4); argazki sorta (14); argi sorta (9); arrosa sorta (12); artikulu sorta (8); belar sorta (5); bertso sorta (25); bilera sorta (6); billete sorta (8); bioleta sorta (4); datu sorta (5)
egunkari sorta (3); ekitaldi sorta (14); elkarrizketa sorta (4); entsegu sorta (3); erreforma sorta (4); erreportaia sorta (4); errima sorta (6); galdera sorta (11); garaipen sorta (3); gari sorta (4); gertakari sorta (3); gezur sorta (3); gezur sorta galanta (3); giltza sorta (19); giltza sorta eskuan (3); gomendio sorta (4); gutun sorta (12); harreman sorta (6); hitz sorta (3); hitzaldi sorta (32); hitzaldi sorta antolatu (8); ile sorta (3)
ipuin sorta (6); iritzi sorta (3); izen sorta (3); jasoaldi sorta (4); jokalari sorta (20); jokalari sorta zabala (3); kanta sorta (3); kantu sorta (5); karta sorta (10); konferentzia sorta (3); kontraesan sorta (3); kontzertu sorta (4); lan sorta (3); larrosa sorta (3); lasto sorta (3); liburu sorta (8); lili sorta (6); lore sorta (121); lore sorta bana (8); lore sorta batekin (6); lore sorta baten (3); lore sorta eskuan (4); lore sorta handi (4); lore sorta jarri (4); makila sorta (3); mugimendu sorta (5); neurri sorta (24); neurri sorta onartu (3)
olerki sorta (4); orri sorta (9); orrialde sorta (6); paper sorta (16); partida sorta (3); pegatina sorta (3); poema sorta (7); proposamen sorta (10); proposamen sorta aurkeztu (3); puntu sorta (3)
sorta abiatuko (3); sorta antolatu (11); sorta antolatu du (9); sorta argitaratu (3); sorta atera (6); sorta aurkeztu (5)
sorta bana (11); sorta bat antolatu (4); sorta bat atera (11); sorta bat bidali (3); sorta bat bota (3); sorta bat eman (4); sorta bat eskuan (3); sorta bat hartu (4); sorta bat jarri (3); sorta bat prestatu (3); sorta bat utzi (5); sorta baten bidez (3); sorta berria (3); sorta berriak (3)
sorta eder (4); sorta ederra (12); sorta egin (5); sorta eman (5); sorta erosi (3); sorta eskuan (10)
sorta galanta (3)
sorta handi (10); sorta handia (8); sorta handiak (3); sorta hartu (7); sorta hartu zuen (3)
sorta indarrean (3); sorta izan (4)
sorta jarri (7); sorta jarri zuten (3); sorta jaso (3)
sorta luze (4); sorta luzeak (3)
sorta onartu (3); sorta osatzen (3); sorta oso (3); sorta oso bat (3); sorta osoa (7)
sorta plazaratu (4); sorta polita (8); sorta txiki (4)
sorta zabala (10)
txinparta sorta (3)
lore sortak (32); sortak egiten (3)
hitzaldi sortan (5)
egur sortaren (4); egur sortaren gainean (4); kontzertu sortaren (4); lore sortaren (5); sortaren barruan (4); sortaren gainean (5); sortaren ondoren (3)
lore sortarik (4)
lore sortaz (3)
lore sorten (5)