Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sorraldi2 iz norbait edo zerbait sor dagoen aldia.
Beatriz (nik neuk errepikatu ohi dut hori) argitasun ia gupidagabeko emakume bat, neskato bat zen, baina bazen harengan arreta-galtze, sorraldi, destaina, zinezko krudelkeriarik, apika azalpen patologiko bat eskatzen zuenik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Gizonaren ahots sarkorrak atera ninduen sorraldi dibertigarri hartatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 174. orr.