Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sorpresa (orobat sospresa g.er.) 1 iz ezustea, ustekabea.

"Hau sorpresa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

-Eñaut, ze sorpresa!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.

Zaharrenek utzi berriak zituzten lagunen etxera joan nahi zuten, sorpresa bat ematera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

Herminiori sorpresa bat ematea erabaki nuen eta inori esan gabe agertu nintzen etxean, gure etxean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 18. orr.

Sorpresak ematen ditu Moskuk.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 265. orr.

Horiek dira bizitzak ematen dituen sorpresak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 75. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta, eta besoak atzera altxatu zituen beste sorginkeria bat jaurtikitzeko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta, eta besoak atzera altxatu zituen beste sorginkeria bat jaurtikitzeko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Eta nahi nion Elpidesi sorpresa bat egin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Erabakia, ordea, ez da sorpresa izan Arkotxarentzat, espero zuten horrelako erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Sorpresa bat ere izango omen da ibilaldian aurrera. boza eman zuen unean «sorpresak» egongo zirela iragarri zuen buruzagiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

-Utzi txantxak, Mentxu, sorpresa bat daukat zuretzat, ustebakoa guztiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Ez zaizkio sorpresak gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Miarritze mendebaldeko kantonamenduan sorpresa gutxi espero da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Ostiral arratsean ikastolako haurren azken eguna kari burrasoek sorpresa bat muntatua zuten beren haurrentzat.  Herria   2005-12-22

Ondo kalkulatutako anbiguotasunak sorpresarako atea zabaltzen du, eta ironiarako, kritikarako, umorerako, nahasketarako, ateraldietarako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

-Sorpresaz sorpresa nabilek hirekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

Diskoak badu, amaieran, sorpresatxo bat ere: Joxe Arazola pianistaren pieza zati bat.  Berria - Kultura   2004-11-19

Paul D ikusitakoan Oo esan zuen, eta bere irribarrea pozezkoa eta sorpresazkoa zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorpresa handia izan dira niretzat, oso sorpresa atsegina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 399. orr.

Hurrengoan orkidea bat ipiniko zuen, eta banekien ezen egun hartan sorpresa atseginen bat izanen nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.

Sorpresa ederra izan nuen iritsitakoan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Sorpresa ederra hartu du Santik, Berangon jasotako behiak uste baino pisu dezente handiagoa eman baitu baskulan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Eta sorpresa galanta hartu dute bertsolarien presentziaren berri izan dutenean.  Berria - Kultura   2006-02-11

Aniak Everything But The Girl taldearen historia ezagutuko balu, sorpresa txiki bat hartuko luke.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.

Siestatik landa, Dongek sorpresa ona ukan zuen: dei anonimo bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 245. orr.

Hauek ez dira nornahi eta gureek kasu egin beharko dute sorpresa txarrik ez dadien gerta.  Herria   2003-03-20

Guretzat, bai kargurik gabe utzi gaituzten bostontzat bai gainerako auzipetuentzat, sekulako sorpresa izan da; sorpresa pozgarria.  Berria - Harian   2005-04-12

Ahaztuxea neukan, egia esan, eta izugarrizko sorpresa izan da.  Berria - Kultura   2004-04-04

Piraten erasoa erabateko sorpresa izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Katrin Corfmann artista herbeheretarrak «performance sorpresa» bat egingo du hirigunean.  Berria - Kultura   2004-02-28

Biharamunean, martxoaren 18an, Berri Txarrak, Betagarri, Morodo&Ranking Soldiers eta Celtas Cortos ariko dira, talde sorpresa batez gain.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

-Ostirala 16, 22.00etan, gaupasa talde sorpresa batekin Gaztetxean.  Herria   2005-09-15

Bazkaria aratsaldeko 1.30tan zerbitzatua izanen da: sartze sorpresa, zikiroa ilarrekin, entselada, ardi gasna eta sagar tarta, kafe, ondoko eta arno  Herria   2001-07-19

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gutunazala urratzen hasi nintzen, edozein sorpresa-klase jasotzeko prest eta urduri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Tentuz administratu eta oso ongi planifikatu behar dira ekitaldi horiek, hedabideekiko sorpresa efektua ez galtzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Suposatzen dut sorpresa aurpegiaz hilko zela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Sorpresa faktorea bazterrean utziz, euren estrategia ezerezean geratuko zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 159. orr.

-Sorpresa kutxatxoa naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus