Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazkari lanetan ezarria zuten zaindari batek izen-deiturak, adina eta sorlekua galdegin zizkion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 100. orr.
Siriaren hijazi-luzapena hegoalderantz Itsaso Gorriaren ertzeko goi-lurretan zehar kristau-heresia baten sorleku da, Islamaren erlijio berri bilakatu zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.
Oxus-Jaxartes arroa mahayanaren sorlekua izan zen, Ekialde Urruneko mundura hedatu zen forman, eta, horren aurretik, agian zoroastrismoarena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 168. orr.
Ba omen ziren zazpi hiri Homeroren sorleku izana aldarrikatzen zutenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.
Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Delitu honek legean bertan du sorlekua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.
Portziunkula Ordenaren sorleku eta eredu bezala hartzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.
Bide franko urratuak zituzten Urdazubiko sorlekua utziz geroztik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.
Herri bakoitzak bere sorlekua. Elizen arteko biblia Sal 87,4
Bere sorlekuko bizimodua du gustuko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 161. orr.
Halako batean, nire sorlekua ikusezina zela pentsatu nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 29. orr.
Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Eskandinavia, eta batik bat Norvegia, jazz modernoaren sorleku garrantzitsuenetakoa bihurtu da azkeneko urteotan. Berria - Kultura 2006-01-26
Ez urruneko sorlekuak ez aspaldiko ume denborak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Halako herrik halako sorlekua. Elizen arteko biblia Sal 87,6
Aipatu goi bilera benetako ideia-sorleku gisa agertu zen gizarte zibilaren esparruan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.