Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sorkuntza ene familian beti baloratu izan da, egiten nituen marrazki eta pinturak etxean beti baloratzen zizkidaten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.
Bertsolarien sorkuntza errepikaezina da: une iragankor batean sortzeko gaitasunak ematen dio zentzua bertsoari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Narrazio baten sorkuntza eta bilakaeraz ari garelako. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 243. orr.
Arte guzia, gizakion sorkuntza guzia, Don Beldur-en asmaketa taigabea duzu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.
Artea "sorkuntza" gisa hartzen duen ikusmolde ohikoaren oinarririk bistakoena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Sorkuntzak baldintza batzuk errespetatu behar ditu: [...]. Herria 2004-09-16
Musikaren sorkuntzan ere hainbat lagunek hartu dute parte. Berria - Kultura 2006-03-09
Denboran gertatzen ez den irudian ere badela denbora, ikuslea irudiaren sorkuntzaz, filmologoek dioten bezala, irudiaren sorkuntza-denboraz, aurrejakintza bat eskatzen duen apailu batean egoki sartzen baldin bada behintzat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.
Iparraldean dantza berrien sorkuntza sustatu nahi du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Berria - Kultura 2006-05-05
Proiektuaren ideia asmatzea, testuen sorkuntza bera, produkzioaren zeregin neketsuak eta, azkenik, salmentaren lan beti esker txarrekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Sorkuntzen artean, bata espresuki jaialdirako sortua dute, Jorge Oteiza omenduko duen ikusgarria, hain justu. Berria - Kultura 2004-04-20
Igandean, bi sorkuntza daizkigu eskainiko, "Hiruki"eta "Lauki". Herria 2003-09-11
Bertsolaritzak eta ahozko sorkuntza artistikoek egin behar duten ekarpena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.
Elkarrizketa haiek "gizonaren egia eta sorkuntza artistikoaren gaineko egia" ezagutzeko zirela aipatzen zuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.
Zure kezkak edo sorkuntza literarioa konpartitu ahal izateko, lagun talderik izan duzu? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.
Orduko tailerretan, sorkuntza kolektiboa bultzatzen nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 421. orr.
Etorkizunari begira, euskal kultura eta sorkuntza polifoniko bat amesten du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 123. orr.
Kolegio eta lizeotako sorkuntza koregrafiko egonaldia Bidarrain. Herria 2003-03-27
Autoreek normalean ezkutatu egiten dutelako beren sorkuntza lanaren nekea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 124. orr.
Eszenografoaren lanbidea aski berandu azaldu zen antzerkian; gaur egun sorkuntza-lan, artelan bezala ikusten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Benetako artistak, bere sorkuntza-lanetan, ahalik gutxien hitz egiten dik arteaz (osterantzean, ez duk artista, birtuoso bat baizik). Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.
Gero, sorkuntza krisia ezagutu zuten, hirugarren elepearen sindromea deitutakoa alegia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Testuen sorkuntza-historian, hiru une garrantzitsu bereiz daitezke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
Oinarri duen sorkuntza-jardunak, bertsogintzak, autoerregulazio ekonomiko handia baitu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.
Kultur eta sorkuntza alorrak eta agenteek ez dute behar adinako lekurik izan ekitaldian. ikastaldiak eta sorkuntza egonaldiak eskaintzeko espazio batek osatuko du Argazkiaren Etxeak. Berria - Kultura 2004-11-06
Bat-bateko bertsoaren sorkuntza prozesua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 77. orr.
Ni sorkuntza faseaz ari naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.
Azterketa literarioa eta literatur sorkuntza, biak pareko? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.
Literatur sorkuntzarako burtsaduna. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 3. orr.
Sari horiek guztiek han-hemenka zabaldu dituen musika sorkuntzengatik jaso ditu. Berria - Kultura 2004-02-11
Bada espantuzko eta soseguzko giro limurtzailea Juan Mari Lekuonaren kultur sorkuntza osoan. Berria - Harian 2005-12-06
Ortziralean beraz, Ekain, Altxerri eta Otsozelaiko harpeetako margoen inguruan piztu musika eta olerki sorkuntza: hor izanen da. Herria 2004-05-06
Hor sortzen da sortzaileen eta entzuleriaren arteko konplizitatea, bat-bateko bertso-sorkuntzarako ezinbesteko orea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Irudi-sorkuntza inoiz ez da izaten guztiz zertarakorik gabea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
PILOTAR(H)ITZA ikusgarri-sorkuntza berri-berria: pilota, dantza, müsika eta hitza alkarri josirik, honako herri maitale hauekin: [...]. Herria 2005-03-17
Poesian eman zituen bere lehen literatur sorkuntza-lanak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 17. orr.
Halabeharrezko prozesu bat da sorkuntza: emeak milaka arrautza erruten ditu eta arrak ere emankortasun beraz jartzen du hazia, baina arrautza batzuk baino ez dira ernaltzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Teknologiaren bidez, posible da sorkuntza saihestea eta enbrioia heldutasunera iritsi baino lehen galaraztea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Era berean ageriko gauzen sorkuntza Jaungoikoaren barne ekintza da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.
Gaizkiaren piztia da hura, deabruaren sorkuntza bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 54. orr.
Gauzen jatorri erradikala eta unibertsoaren sorkuntza. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.
Urtaroen aldakuntzak eta fruituen sorkuntza. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Seaskako ikastolen sorkuntza eta eraikuntzan parte hartu zuen eta irakaskuntzan zazpi urtez jardun. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.
Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza, idazteko erabilgarria zen lehenengo bolalumaren sorkuntza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.
Labur esanda, inbertsioa, eta beraz lanpostuen sorkuntza, hala areagotu daiteke: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.
Ekonomia hazkundea, enpleguaren sorkuntza, prezioen egonkortasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.
Neoliberalismoak Gobernuz Kanpoko Erakundeen sorkuntza sustatzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.
Louis Pasteur frantsesak (1822-1895) mikrobioen berezko sorkuntza froga argien bidez gezurtatu zuen arte. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.
Giza izaera markatua baitago Jainkoaren sorkuntza-lanaren ezaugarri den aniztasun emankorrarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.
Merezimendu handiko obra da, sorkuntza-lan filosofiko eta politiko gisa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.
Gure espeziea guztiz suntsituko balitz, naturak berreskuratu egingo luke guri utzi digun sorkuntza-indarra, eta energiaz beterik geratuko litzateke bere lanerako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.
Gizarte-desintegrazioaren ondorio hauek badute rol bat sorkuntza-egintza berrietan jokatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.
Errealitatea giza sorkuntza dela, egiatzat hartzen den sinesmen multzoa ezagutza den bezala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.
Inbertsioa eta enplegu sorkuntza sustatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
arte sorkuntza (4); azken sorkuntza aurkeztuko (3); bere azken sorkuntza (6); bere sorkuntza (12); bere sorkuntza lanetan (3); beren sorkuntza (3); bideo sorkuntza (3); dantza sorkuntza (5)
enplegu sorkuntza (6); gazteen sorkuntza (3)
kultur sorkuntza (4); lehen sorkuntza (4); literatur sorkuntza (3); musika sorkuntza (4)
sorkuntza artistikoaren (5); sorkuntza berri (3); sorkuntza berria (5); sorkuntza berriak (3); sorkuntza eta zuzendaritza (3); sorkuntza intelektuala (4); sorkuntza izan (3); sorkuntza lan (7); sorkuntza lana (8); sorkuntza lanak (4); sorkuntza lanaren (3); sorkuntza lanetan (5); sorkuntza prozesu (4); sorkuntza prozesua (3); sorkuntza prozesuan (5); sorkuntza saria (5); sorkuntza sustatuz (3)
azken sorkuntzak (3); beren sorkuntzak (3); lanpostuen sorkuntzak ere (3)