Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israeldarrek partimen horietan berentzat hautatuak dituztela lurrik hoberenak eta uraren sorgune jorienak ere ura hoin xuhur den lurralde horietan. Herria 2003-08-07
Kapitalismoak sorgunetik periferiarantz egiten duen zabalkuntzari baitagokio. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.
Zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien -beraz, eraldakuntzaren- sorgunea, bilakabide berrien hastapena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Animalei buruz zalantzak izan ditzakegu, haziak animaliengandik datozen edota, alderantziz, animaliak hazietatik; dena den, edozein delarik lehena, hauek ere lurra dutela sorgune, dudarik ez dago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.
Ohartarazi zuen segurtasun indarrei manua emana dietela «bortizkeria sorgune guztien kontrako borroka irmo bat eramateko». Berria - Mundua 2006-03-04