Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sorgortu, sorgor(tu), sorgortzen 1 da/du ad sorgor gelditu, sentimenik gabe gelditu.

Manhattango etxebizitzan sorgortu, bahitu eta hegazkinez Dominikar Errepublikara eraman zuten, Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz, eta hantxe bertan akabatu zuten, torturatu eta gero.  Berria - Kultura   2006-03-12

Abereak horrelaxe gelditzen dira hil aurretik, bekokian kolpe bat emanez sorgortzen ditugunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Bizi-sentipen horrek heriotza uxatu zuen, eta Jansonek begiak ireki zituen, eta, burmuina sorgorturik, lo sakonean igaro zuen gauaren gainerakoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Arratoiekin hala lan eginez, hemisferio bat zenbait orduz sorgorturik edukitzea lortu zuen Buresek, garunaren beste erdiari eragin gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Kontzientzia sorgortzeko erabiltzen duten edari mistikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

Sorgortuta nuen barnea, sentimenduez hustua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 147. orr.

Ezertxo ere ez zitzaion ezkutatzen nire oharmen zoli artean sorgortu gabeari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Uste dut nire sumintasuna sorgortuta egon zela aitak eta amak emandako argibideek iraun zuten bitartean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Ezin esan dezakegu gure protagonista hain latza eta bihozgabea zenik eta hain sorgorturik zeukanik sentimena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Izan ere, Gustavo musika eztiak sorgorturik zegoen, ametsetik gertu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

Harry Gryffindorreko egongelara itzuli zen entrenatu ostean, hotzak sorgortuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Behin, intxaurrondo baten itzalean lotan gelditu zen, eta, esnatzean, hain sorgortua zuen gorputza, ezin baitzen inola ere ibili.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Sorgortuta baino gehiago xarmatuta zegoen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.

Horregatik, adibidez, sorgortzen du mina anestesiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Bolbora usaina sudur-zuloetan sartzeak izua sorgortu balio bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Bietan zentzumenak luze gabe sorgortu zizkidaten loaren beso gotorrek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horrekin batera, ezkontzak hezurrak biziagotu eta gorputz sorgortuak piztu egiten ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Hanka sorgortuak arin ibiltzera behartu nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Harryk, zango sorgortuetan gora izua sumatzen zuela, Riddle ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

Hartxintxarra aldo-maldoka zebilenez, ezin nuen haren gainean pausarazi besoetan nola-hala eusten nion neskatila sorgortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain sorgortua (3)

sorgortuta zegoen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus