Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik hiruzpalau minutura, hedaturik eta nagusiturik aditzen zen parke urrin sorgingarria. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.
Asfixiaren lehen zoraldian opio xarmatzaile oinaztarriaren pareko baten mozkor sorgingarria ari zen dastatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.
Olatuen soinuak [...] magia sorgingarria zeukan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.
[Truman Capotek] Odol hotzean eleberrian, egiazko gertakari lazgarri batzuk hartu eta haien kronika erdiragarri bat egin zuen, kazetaritzaren baliabide eta hizkerarekin, erritmo sorgingarri batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.
Espiritu gaiztoak uxatzeko sorgingarri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.