Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazte errugabeak ezin zitezkeen sorgin izan bere kabuz, norbaitek sorgindu zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 85. orr.
-Dudley nola sorgindu bilatzen ari nintzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.
Nola "sorgindu" Don Kijote, bere sorterrira itzul dadin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.
Deabruak bi neska sorgintzeko agindu zion Micaela Chaudroni; eta honek zintzo-zintzo bete zuen bere jaunaren esana. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
-Sirenen lekura iritsiko haiz lehenik; hurbiltzen zaizkien gizon guztiak sorgintzen ditiztek haiek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Eskuan elorri xuri xorta bat erakutsiz jendea sorgindu eta liluratzen zuena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Malambruno erraldoiak, ordea, ez zuen hori batere ongi ikusi eta sorgindu egin zituen, bata tximino eta bestea krokodilo bihurtzen zituelarik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.
Gogoa erabat hartua zidan, sorgindua ninduen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.
Hik sorgindu egin nindunan hire aurpegiaz, hire begiez, hire ahoaz, hire gorputzaz. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.
-Zu ez zara Ulises, nire aita, deabru bat baizik, ni sorgindu eta oinaze gehiago ematera etorria. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.
Sorgindu eta seko liluratuta katigatzen ninduten, nondik nora nindoan eta zer ordu zen guztiz ahaztuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.
Bazirudien ohe huts hura indar ezabagarri misteriozkoren batek sorgindu zuela, eta indar horrek bertan etzandako gizonak ezeztatzen zituela eta iluntasunezko eta ahanzturazko erresuma batera igaroarazten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.
· Hurrengo egunean irrikaz joan nintzen metro sarrerara, sorgindu ninduten begiak hantxe aurkituko nituen itxaropenarekin. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 76. orr.
Bi aukera horien artean sorginduta, orri zuri bat ikustean orria zikintzera naraman bidaia narrasean murgiltzen naiz etengabe. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.
-Leku hau sorginduta dago! -esan zuen Ronek. Zer gertatuko litzateke, kutxa sorgintzen bazuen, luma bezain arin bihurtuz, gero erratzari lotu, goitik behera kapaz estali eta Londresera hegan joaten bazen? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.
Bera zen, bera, espero nuena, desio nuena, deitzen nuena, nire ametsak sorgintzen zizkidana. Hilerriak sorgintzen dituen mamu-txakur erraldoia da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.
-Zerbait egiten ari da... erratza sorgintzen edo -esan zuen Hermionek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 171. orr.
Aintzira gogor-gogor izoztuta zegoen eta Weasley bikiak zigortu egin zituzten elur-bola batzuk sorgindu zituztelako, Quirrelli segitu eta durbantearen atzean jo eta errebotatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.
Kapa sorgindu bati esker, berriz, ikusezin bihurtzen omen zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 75. orr.
Eseri nintzen, edo hobeki esan, besaulki sorgindu hark atzitu ninduen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.
Gainera elur sorgindua, epel eta lehorra, erortzen zen sabaitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Pasta sorgindu bat eman liezadakeela, eta hartara bere asmo zikinen esklabu bihur nintekeela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.
Ur sorginduak kristal-distira izoztuak islatzen ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.
Leku sorgindu bati bezalakoxe beldurra baitzion oheari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.
Bidaiari sorgindu baten antzera noraezean ibiltzen nintzenean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Eta sinetsita nago, egiaz, emakume sorgindu bat zela, sorbalden artean sorgin-kutun misteriozkoren bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.
Iragana erauzi, ebaki, hautsi, landu, itxuratu, ito, sorgindu, berritu egin dezake. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.
mendi sorgindua (3)
sorginduta bezala (4); sorginduta dago (3); sorginduta zegoela (3)