Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erraza da jotzen ari naizen pieza, eta ez diot sordinaren pedalari eman behar sukaldeko jarduna entzuteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.
Sordinaz jotako musika kiribilkariak Hindustan zekarkigun gogora. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.
Eta ziegetan itxi gintuztelarik korneta entzun genuen egun oro bezala, gure barruko lanbroaren sordinak tristea eta urruna egiten zuen doinuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Gurasoen garrasiak sordinarekin ito nahian bezala, belarriak esku ahurrekin estali eta desestali ditu Elenak, olatu hotsak gogora ekarriz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.
Ezin izan zuen edo ez zuen nahi izan bere umore txarreko frustrazioa ito, ez eta bere lanari zegozkion zaratei sordina jarri ere, aitzitik, gehitu egin zituen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.