Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nilo ibaiaren sorburua Mauritania aldetik datorrela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.
Haurrak bere egiazko jatorria, sorburu genetikoa eta genealogikoa ezagutzeko eskubidea baitu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.
Enekiko daukat maitasun ukatuan duela gaitz horrek bere jatorri eta sorburu lehena. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 117. orr.
Lehen kasuan, errakuntza hauen sorburuak zentzumenen inperfezioak dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.
Aurrerantzean, ez duzu Abram izango izen, Abraham baizik, herri askoren sorburu egingo baitzaitut. Elizen arteko biblia Has 17,5
Ongi handiak sorburu batetik eta txikiak beste batetik etortzea absurdoa da; batzuk zein besteak jatorri berekoak dira, ongi gorena den Jaungoikoagandik datoz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 275. orr.
Elkar maite zutenez, sorburuko bekatua barkatzen zioten elkarri. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.
Greenpeace sorburura itzuliko da, itsas txakurren hilketa salatzera. Berria - Gaiak 2006-03-25
Horrela sorburura itzuliko zarete, egiazko argiak distiratzen duen hartara. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.
Handik hiru minutura, atomo-gune arinak eratu; gero, milioi bat urteren buruan, atomoak; askoz ere geroago, izarretako elementu astunak; eta, azkenik, mundu biziaren sorburuan dauden materialak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Susmoa baita behaketa ororen oinarri, sorburu eta eragile. «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.
Maitasuna eta nahi izatea dira oinazearen sorburu eta azkena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.
Susmoa baita behaketa ororen oinarri, sorburu eta eragile. «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.
Santuak gorrotoa zion gaitz guztien sorburu den harrokeriari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
Bedeinkatuko dut eta nazio askoren sorburu izango da: harengandik erregeak aterako dira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.
Guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena. Elizen arteko biblia 1 Ko 8,6
Bi sorburu ditik filosofiak -heuk esaten huen hori-: Tales eta Pitagoras. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Merkataritza mota honek ekonomiaz kanpo dagoen esparru batean duela sorburua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Orduan konturatu baita ijitoak joka ari diren doinuak Haydn duela sorburu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.
-Sorburu izan dugun tokira -erantzun zidan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.
Itzulpen okerrak direla eta, behar-beharrezkoa da sorburu-hizkuntza jakitea xede-hizkuntzan emandako mezua ulertu ahal izateko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 168. orr.
Sasi-itzulpen hauek euskara dute sorburu- edo xede-hizkuntza, eta beste edozein erdara egon daiteke tartean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 166. orr.
Lan polita litzateke aztertzea non duten beren sorburua Bidasoa, Zadorra, Urumea, Arga, Irati, Urrobi, Errobi eta gainerako ibai-izenek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
Irudia afektu-sorburu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.
bizi sorburua itsasten zaio, gorputzari eta sentimen guztiei indar emanez, eta hauetaz baliatzen da kanpokoak sentitzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.
Bi zibilizazio -erlijio nagusi baten inspirazio-sorburu izandakoa eta erlijio nagusi hori sustraitu denekoa- behintzat kontuan hartu gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.
duela sorburu (3); dute sorburu (7); herri askoren sorburu (4)
sorburu beretik (4); sorburu den (5); sorburu dena (3); sorburu eta helburu (3); sorburu izan (14); sorburu izan zen (6); sorburu izango (3); zuen sorburu (3)
beren sorburua (3); du sorburua (5); duela sorburua (3); dute sorburua (4); izan zuen sorburua (3); sorburua da (3); sorburua izan (4)
sorburuetako bat (3)
bere sorburura (4)