Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hermannen etxeko emakume sorabiarra bezala, gai zen ezer esan gabe egoteko nik al dakit zenbat denboran. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 284. orr.
Nekazari sorabiarrak beren hizkuntzan entzun nituenean konturatu nintzen horretaz: sorabiarrak, juduen moduan, ez ziren alemanak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 41. orr.
Sorabiarra zen eta neke handiz mintzatzen zen alemanez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Bileran Saxonian bizi diren sorbiarren eskubideak izango dituzte gogoan. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Birao bat atera zitzaidan, eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean, alemanaren zelai-mendietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.