Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sonbreirua jaso eta gorantz abiatu nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Kaliforniako bere rantxoan beti sonbreiruarekin ibiliko zela pentsatu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Zaldi gainean, bere txaleko berriarekin eta neskak garbituriko sonbreiruarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.
Cetme distiratsua eskuan, begirada sonbreiruaren biseraren itzalean ezkutatu zuela ohartu zen mutila. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.
Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin, eta lastozko sonbreiru batekin babesten zen eguzkitik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Sonbreirua feltro grisekoa zen, J.B. Hotson markakoa barreneko oihalean irakurtzen zenez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Müller jaunak sonbreirua kendu zuen eta zutik jarri zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 335. orr.
Haren betaurrekoak eta sonbreirua janzteko eskatu dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.
Lubisek estalkia altxa zuenean Hotson sonbreirua jantzita aurkitu ninduen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.
Sonbreirua altxatzen zuen beti, adeitasunez, damaren batek txabola barrura begiratzen zuenean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.
Erantzi sonbreirua segituan, izan errespetua gure kapitainari! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.
Peterrek sonbreiru bat zuen eta nik txapela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.
Sonbrailu-dendako erakusleihoari begira suertatu zen egun hartan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.
Nik deskribatzen nizkion okin, sonbrailu saltzaile eta kalean barrena zihoazen gainerakoei, nire hitzekin eraiki berri nituen mamu haiei. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.
· Gazteago emango luke baldin eta larruzko unai sonbreiru handi batekin ikusi ez banu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.
Malboroari begira zaldiak eta cowboy sonbreiruak heldu zaizkit gogora. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.
hotson sonbreirua (8); sonbreirua hartu (3); sonbreirua jantzita (3)
sonbrailu denda (3)