Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leibniz sonatuak munduaren sistema intelektuala antolatu zuen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas zeritzana. Elizen arteko biblia Mt 27,16
Beste gauza bat zen merkatu-sisteman artista sonatuek beren sinaduraz hornituriko oro diru bihurtzeko zuten gaitasuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 135. orr.
Etxerako lana agindu die irakasle sonatuak ikasleei: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.
Horiek diote eskarmentu handia dutela, pertsonaia sonatuak entzun dituztela eta oso eguneratuak daudela gauza guztietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 105. orr.
Suess Aja Cawa denbora haietako zine-aktore oso sonatua zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
Artxanberri azeri-harrapatzaile sonatua izan zen bere denboran. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.
"Villa Eugénie" ezin bikainago hori, berriz, hamaika harrera eta bilera sonaturen gertaleku izan ondoren, aurki salduko omen da. Txillardegi «Putzu», 1999 - 317. orr.
Ez du aipatu, ostera, armeniarrek turkiarren eskutik jasandako genozidio sonatua. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.
Arbelean idatzi nuen ekuazio sonatua, eta Enricori azaldu nion nola ari zen han idatzirik zegoena xuxen-xuxen gertatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Descartes filosofo ospetsu bat izan zen, Cogito ergo sum esaera sonatuaren sortzailea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 69. orr.
Hori izan da garaiko historialarien polemika sonatuena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 272. orr.
Haustura, etete horretarako lanabesak dira Portalisek bere hitzaldi sonatuan [...] laburbildu eta azaltzen dituen oinarriak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Borgesek bere soneto sonatuan aipatutako Omar Khayyam poetak ia bederatzi mende lehenago idatzitako hitz gardenak: [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.
Oroitzen Edgar Allan Poe eta "THE RAVEN" izeneko poema sonatuaz? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 78. orr.
1871n Robert Buchanan-ek hitz umiliagarriak bota zizkion The Fleshly School of Poetry -Poesiaren eskola haragizkoa- panfleto sonatuan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.
Santu hauek, neguko supazterreko epeletan, tradizio handi eta sonatua izan dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
Egoera bestelakoa gertatzen da, ordea, hainbat porrot sonaturen ondoren, sektore pribatua konturatzen denean galerak sozializatzeko aukera errealak mugatuak direla Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
sonatua izan (9); sonatua izan zen (6)
sonatuagoak izan (3)