Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasoan dagoen nahiz dabilen edozer jo ondoren, sonarrera itzultzen dira uhinok, oihartzun gisa. Berria - Gaiak 2004-11-03
Adituen arabera, sonarrak egiten die kalte gehien itsas ugaztunei. Berria - Gaiak 2004-07-23
Uhinen maiztasunaz gain, intentsitateak ere eginkizun handia du sonarrek eragindako kaltean. Berria - Gaiak 2004-11-03
Militarrek erabilitako sonarrak dira zetazeoen hondartze eta hiltzearen arrazoi nagusia. Berria - Gaiak 2004-11-03
Itsasontziek, sonarra erabiltzean, cuvier baleak nahastu egiten dituzte. Berria - Gaiak 2004-08-07
Sonarrok sorturiko uhinek zetazeoei eginiko kalteak 1997. urtetik ezagutzen ditu, ofizialki, NATOk. Berria - Gaiak 2004-11-03
Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak (Maiztasun Baxuko Sonar Aktiboa). Berria - Gaiak 2004-11-03
Ekologistek NATOri sonar pasiboak (uhinik igortzen ez dutenak) erabiltzeko eskatu diote. Berria - Gaiak 2004-11-03
Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du. Berria - Gaiak 2004-08-07
Animaliok arma gisa erabiltzeko probak egiten dabil NATO eta zifioak trebatu dituzte sonar sistema berriak garatzeko lanetan. Berria - Gaiak 2004-11-03