Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sekulako sona hartu zuen, bazekien-eta zorrotza izaten [...] bere gainetik ez zeudenekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 118. orr.
Badirudi absentak Aljeriako gerran (1830-1843) hartu zuela lehenengo aldiz geroztik galdu ez duen ospea eta sona. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 173. orr.
Dena lortu nuen aldi berean: sona, dirua eta mundua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.
Eguraldiari buruzko xehetasunak eskainiz sona lortu zuen lehendabiziko meteorologoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.
Zinema munduan lorturiko sonan oinarritu du bere kanpaina. Berria - Mundua 2004-05-11
1988an gertatutakoak halako sona eman dio. Berria - Kirola 2004-05-27
Oso azkar zabaldu zen pintorearen sona euskal diasporan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.
Liburu arraroaren eta arriskutsuaren fama jaso zuen zirkulu esoteriko eta espiritistetan, eta haren sona handiagotuz joan zen urteek aurrera egin ahala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.
Euskal Herriko merkataritza gune handiena izateko sonarekin zabaldu zuten Boulevard joan den urteko azaroaren 3an, Gasteizko Zaramaga auzoan. Berria - Ekonomia 2004-02-22
Zabalkundea edo sona ez zaio beti zor obraren balioari, beste faktore batzuei baizik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.
Ekimenean, ernetasunean, argitasunean oinarritzen zen haren sona. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Baltsamatzaile apartaren sona zuela, Velasco izan zela munduan kloroformoaz baliatu zen lehendabizikoetako sendagilea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.
Domingotar haien bizikera eta sona medio, erruz ugalduko zen Domingo izena gure artean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.
Hipnosiak sona handia zuen XX. mendearen hasieran, eta hainbat gauzatarako erabiltzen zen. XX. mendean zehar, sona handia izan zuten 1929ko eta 1987ko urrian gertatu ziren porrotek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.
Beste idazleenak dira batzuk: modatik pasatakoak; sona handirik gabeko estetika bati atxikiak; etxekoegiak zein arrotzegiak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.
Nik sona txikiagoa banu herriaren aurrean [...] ziur nago ez legokeela nire kontra arituko zen etsairik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.
Hura ere ezagun zitzaidan, bere sona historikoa zela eta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.
William Burke jauna jatorririk apalenetik sona eternal batera goratu zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.
Marxek sona handiko manifestu hartan zioen legez, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.
Sona handiko iragarpena suertatu zen hura: laster etorriko ziren beste hainbat iragarpen ere, jendeak oso gogoan jaso zituenak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.
Semea -hain sona handiko eta jakintsu ospekoa izandako John Dee distiratsua- susmopean zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.
Irrikaz zegoen hainbestetan entzuna zuen lehendabiziko musu sona handiko hura dastatzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.
Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.
Donostiako Musika Hamabostaldiak gutxienez opera bat sartzen du egitarauan, nazioarteko sona duten abeslari eta maisuekin. Berria - Kultura 2004-03-28
Haren boxeolari-sona zabaltzen hasi zelarik, ordea, inork ez jakin nola, baina dena utzi, eta Comillasko apaizgaitegian sartu zen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.
Denoueixek harrobia lantzen zuen entrenatzaile sona ekarri zuen. Berria - Kirola 2004-05-19
Azti sona zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.
Abas Al-Heluren bizartegia areto ttikia zen, baina dotore sona zuen kalezuloan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.
Esan dezaket, nafarrontzako, menderen mendetatik, frantsesak gaizto sona izan duela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 225. orr.
Gudari kuraiatsuaren eta abertzale berdin ezinaren domina erantsi berri dio ordurako ondo irabazia zuen poeta sonari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.
Etapa ehiztari sona horren faltan, bere korritzeko modua aldatzeko prest dago Etxebarria. Berria - Kirola 2004-04-21
bere sona (3); nazioarteko sona (3)
sona handia (36); sona handia du (4); sona handia hartu (5); sona handia izan (6); sona handia lortu (6); sona handia zuten (3); sona handiagoa (4); sona handiagokoak (3); sona handiko (61); sona handiko korrikalariak (4); sona handikoa (6); sona handikoak (5); sona handirik (6); sona hartu (4); sona hartzen (4); sona lortu (3); sona zuen (4)