Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

somnifero 1 izond logalea ematen duena.

Mariak ordainetan hauts somniferoak eskatu zizkion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Garagardo eta nekearen efektu somniferoa gainditzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren; dantzaren magia beltzak bahitu zituen Alesen irribarreak eta neskaren mugimendu bakoitzak bertigoa eragiten zion, amildegira erortzen ariko balitz bezala  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

• 2 iz logalea ematen duen gaia.

Hegazkinean sartu orduko, somnifero bat hartu eta ahalik lasterren lokartzen saiatzen da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

Lorik eza sendatzen dute somniferoek. Somniferoak botikatzat hartzeak grazia daukala bururatzen zaizu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.

Somnifero gogor hark eragin zizkidan ametsetan iruditzen zitzaidan ezin izango nintzela berriro itzarri.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus