Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
somier iz ohearen oinen edo euskarriaren gainean jartzen den egitura arina, lastairari eusten diona.
Koltxoi bat eta somierra ere utzi dizkit. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.
Euskaldunek alanbreak kendu zizkieten itxiturei, somierrak egiteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Sitsak jotako somier zahar baten gainean ibili nintzen jauzika. Berria - Kultura 2004-08-20
Oheko somier herdoilduaren kirrinkak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 38. orr.