Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediku burutsu batek dena somatikoa, gorputzaren araberakoa dela esan dit berrikitan Bilbon. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.
Tristura patologikoak, arazo somatikoak eragiten ditu: nekea, bertigoa... Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Bukatu omen zaio fase somatikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.
Betiko teoria izan da garuneko molekula batzuk gutxitu egiten direla, eta gutxitze horrek dakarrela depresioaren sintomatologia somatiko guztia. Berria - Gaiak 2006-04-02
Terapia alternatiboek gaitzaren eragin somatiko nahiz psikikoei aurre egiten lagundu bazezaketen ere, [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.
Tik somatikoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.
Zelula somatiko hutsen tratamendu hori ez da bereizten, bada, bere printzipioan, medikuntzan aspalditik erabiltzen direnetatik: protesia, organo-txertatzea edo -transplantea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.