Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
soluzionatu, soluziona, soluzionatzen du ad soluzioa eman.
Zertarako behar ditugu politikoak, arazo politikoak soluzionatzeko ez bada? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 95. orr.
Berehala soluzionatu zuen afera, hari batetik eta bestetik tiraka ibili ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.
Berehala ohartu nintzen, ordea, nik neuk soluzionatu beharreko problema zela hura. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.
Depresiotik ateratzeko kontraesanak oso garbi jakin behar dituzu, eta soluzionatu behar dituzu eta erabakiak hartu. Berria - Kultura 2006-02-09