Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etzan eta ikusi dut hezetasunak sabaiko pintura azala soltatu duela, zementu zaharraren grisa agerian utziz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.
Papera soltatzen ari zen paretetatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.
Izotz tontorrak zati handia soltatuz gero posible da, grabitate zentroa galduz, iraultzea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.
Edonola margoturik ere, ondoren errazago soltatzen ziren pastak bandexatik; bestela josita bezala gelditzen ziren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.
Hagridengandik soltatu, besotik helduta baitzuen, Dracori keinuz deitu eta dendatik alde egin zuen bizkor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 58. orr.
'Soltatu pistola hori, ustela!' esan nion. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.