Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

solo1 1 iz bakarkako zatia.

Bit-artekoek bakarkako lan bat egiteko eskatu zidaten, solo bat.  Berria - Kultura   2004-02-06

Solo gehienak Simon Wettenhallek (tronpetan) eta Jerry Zigmontek (tronboian) jo zituzten.  Berria - Kultura   2004-12-31

Oboearen soloa eta fagotaren kontrakantoa.  Berria - Kultura   2004-01-24

Burua jaso zuen, gelditu egin zen Antxetak taldeko gitarra baxuak ahapaldien arteko soloari ekiten ziola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.

Ane minutu beteko soloan murgildu zen luzimendu eta luzamenduan, eta txapa kolpe batekin amaitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Erritmo sendoak eta biziak, gitarraren solo ugari.  Berria - Kultura   2004-11-25

Gitarraren solo luzeak hobeto azpimarratuz.  Berria - Kultura   2004-11-25

Lalo Tejada bailaora-k gurutzearen inguruan eta gainean burutzen duen solo zirraragarri eta probokatzailea.  Berria - Kultura   2004-03-30

Atsedenaldiaren ostean, Kiki la Rose solo ederra eskaini zigun Bruno Roy dantzariak.  Berria - Kultura   2004-09-12

Charnett Moffett kontrabaxu jotzaileak lidergoa hartzen zuen solo zoragarrien bidez.  Berria - Kultura   2004-07-06

Askatasun falta hau urruntzen joan zen sinfoniaren bigarren denboran, kontzertinoaren solo eztitsuaren bitartez.  Berria - Kultura   2006-04-04

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burdinazko bolak bezala sentitzen dira bateriaren kolpeak, gitarra soloak, kantariaren oihuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 259. orr.

Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Kontrabaxu solo polita eskaini zigun bakarlariak baina saio borobilena orkestrarena izan zen.  Berria - Kultura   2004-12-16

Non ez dituzte ezagutzen Andra Joseparen tronpeta-soloak, prozesioaren erritmora egokitzen diren pausoan pausoko jardunak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.

3 irud/hed

Usoek sexu-soloak jotzeari ekin diote, mekanikoki, hiriko trafiko orkestra lagun dutela urrutian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

solo ederrak (3); solo ugari (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus