Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

solidario 1 izond pertsonez mintzatuz, norbaitekin edo zerbaitekin solidarizatzen dena.

Soil-soilik enpresaburu solidarioarekin topo egiten duenak lortuko du zerbait.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

4.000 sindikalista solidario.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Gazteria konprometitu, solidario eta erreboltariaren ikur bihurtu ziren kantuak.  Berria - Kultura   2006-04-20

Euskal Herri askea, sozialista eta solidarioa lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango; aski da ogi-puska bat botatzea haien artera elkarrekin borrokan jartzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Gisako txartel bat eskuraturik solidarioagoa izan zintezke, izan ere, iragarkian bertan datorren interneteko helbide batean bozkatu ahal izango duzu gogokoen duzun ONGaren alde.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

Gizakiek arrazoimenak gidaturik jokatzen duten neurrian soilik, zerk elkartzen dituen jakitun izanez, izango baitira solidario beren gurarietan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Arrazoiak nekez erakutsiko dizkigu solidario edo eskuzabal edo idealista izateko bideak, filantropiak berak ere status sozial bati dagokion portaera itzaltsua gordetzeko komenientzia pragmatikoan du oinarria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra, ulerkorrak dira salbuespenik gabe eta baita solidarioak ere ahal duten neurrian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Itxuraz irekia eta solidarioa den abertzale mugimendua [...] erakargarria da, herrietan hauek baizik ez baitira loeria egoeraren harrotzeko maneran antolatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

Solidario gara batzuetan, jakin gabe hala garenik ere, ez dakigun jendearekin eta ezgaraiko heroiekin, urte askoren buruan jaio edo aspaldi hil ziren heroiekin solidario, aspaldi jaioko ziren eta urte askoren buruan hilko ziren haiekin ere solidario.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

2 horrelako pertsonei dagokioena; solidaritatea adierazten duena.

Uruguaiko herriari «besarkada solidario eta esker onekoa» bidali zion Nazioarteko Euskal Diaspora Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Badago funts solidario eta etikoetan inbertitzea errentagarritasunari uko egin gabe?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 200. orr.

Gizarte arazoei kasu eginez, ikuspegi solidarioago batekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Finantzaketa solidariorako bide arrakastatsuak azaldu dituzte .  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Herrien arteko elkarbizitzarako politika ekonomiko solidarioago baten beharraz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Guztiek hautsi nahi izan zuten gurasoen munduarekin, askoz ere solidarioagoa izango zen bizimodu berri bati ekiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

3 elementuez mintzatuz, bat egiten dutena.

Formak eta funtzioak solidarioak dira, eta zaila da -ezinezkoa dela ez esatearren- biak bereiztea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Banako hori solidarioak diren bi osagairen konbinaketa bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Gai eboluzionistak zerikusi handiagoa du jarraitasunik gabeko taldeen deskribapenarekin eta organismo baten (bere elementu guztiak solidarioak izango dituena) eta ingurune baten arteko interakzio moduen azterketarekin, espezieen taula jarraitu baten osaketarekin baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

4 zuzenbidean, erantzukizun edo eginbide batez mintzatuz, zenbait pertsonek parketatzen dutena, denei haren osotasuna dagokielarik.

Konfiantza sor dezaketen erakundeak, fidantzen betebehar solidario edo ez-solidarioen gaineko araubide egokiak, hipoteken oreka berma dezaketen lege jakintsuak, [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Auzipetuak erantzukizun solidarioa du, besterik ez; hots, ihes egiten badu, badaki bere sendia edo lagunak geldituko direla bermearen dirua jaso gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus