Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unearen solemnitateak eta hizkuntzak hunkiturik naukate, esan zuen Maria Sarak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 321. orr.
Handik bost egunetara hil zen Bartzelonan: serenitatez, solemnitateari edo gurasoen fedeari amore eman gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.
On Camillo eliz atetik kanpora irten zen, solemnitate handiz, bere gurutze erraldoiari eutsiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.
Gozamen nazional honen aurrean, Estatu zentralak "nazio ez zarete" erabaki lezake solemnitate osoz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.
Nabaria da Bonabenturak esaldiari -beronen egitura behartzeraino- eman nahi izan dion solemnitatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.
Primeran portatu zara, eta mila esker, beraz -bostekoa eskaini zion aitorpenari solemnitatea erakusteko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 124. orr.
Ironiaz jantzitako solemnitatea erabiltzen genuen horrelakoetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.
Alberto ez zen gehiegi arduratu, aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 23. orr.
Arazoa elizaren auzitegi nagusiaren eskuetan jartzen zen, eta hark solemnitatez eskomikatu eta anatematizatzen zituen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.
Ni, hain zuzen be, Lauaxeta naz, aberriaren eta Jaungoikoaren zerbitzurako berpiztua -esan zuen solemnitatez Lauaxetak-. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.
Ondo neurtutako solemnitatez, belaunikatu eta bekokiarekin lurra ukitzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 227. orr.