Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
solemnetasun iz solemnea denaren nolakotasuna. ik solemnitate.
Amari eskua luzatuko dio, azkeneko eskailera mailak igotzen laguntzeko, eta oraindik ere eskutik helduta duela, halako solemnetasun tragiko batez agertokiaren beste alderaino eramango du. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 35. orr.
Madrilgo ikaslea, probintzietatik etorria batez ere, halako Don Juan espiritu batez iristen zen gortera, jostatzeko, jolas egiteko, emakumeen atzetik ibiltzeko asmoz, Kimikako irakasleak bere ohiko solemnetasunarekin esan ohi zuen bezala, giro oxigenatuegi batean laster erretzeko asmoz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.