Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sentipen bikoitza daukat, hots, alde batetik, soleimendua eta bestetik, ordea, ondoeza. Berria - Mundua 2004-04-01
Zeren bizitzak zaurituak, beren buruan konfiantza galduta, ez baitute askotan gehiago nehorrekin harremanik, soleimendurik. Herria 2005-12-08
Preso gehienak elgarrekin gira eta gure zorigaitzen artetik elgarrekin izaitea halako soleimendu bero bat da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.
Erreinu guztien, Eliza Osoaren eta bereziki beti hain garbi egon den Toledoko elizaren, bai eta ere haren Ordena argiaren eta katoliko guztien soleimendurako. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.
Eguberriko eginbidea bete nuen, ikusiz soleimenduz omoniera urruntzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.