Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soldatapeko 1 izlag/iz soldata kobratzen duena.

Soldatapeko langile zintzo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Pentsaturik Marina etxekoa ez, baina soldatapeko laguntzailea dela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.

Soldatapeko soldadu egin zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

Horregatik argituko dugu hauetatik gehienak, jaunen soldatapeko arma-gizon batzuk bazter utzirik, morroiak direla, zama eta hustutze-operazioetarako etorria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Soldatapeko klaseen bizi-maila ekonomiko eta soziala klase ertainen mailara igoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

«Soldatapeko idazleak» arbuiatzen ditu, «beka-sari jokoak» gaitzetsi, eta, poeta bainoago, «frankotiratzailetzat» du bere burua.  Berria - Kultura   2004-07-24

Iranen soldatapeko espioia izatea leporatzen dio CIAk orain.  Berria - Mundua   2004-05-26

Ivan Janson hura soldatapekoa zen nekazari aberats baten etxaldean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Ez zuen entzuten ari zena sinetsi nahi, herri-infanteriako soldatapeko batek erreibindikatu nahi izatea bere gremioarentzat aitoren semeen zalditeriari baizik ezin aitor dakizkiokeen merezimenduak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Gaztea oso azkarra zenez, laster, soldatapeko ez, baizik ugazabaren bazkide bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

2 soldatapean aritzen dena.

Gobernuko espioia edo soldatapeko hiltzailea?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Chico Mendes kautxu "zain-ateratzailea" nola hil zuten kontatzen zuen, sindikatu bat sortu zuelako, lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

• 3 izlag soldatapean egiten dena.

Gaur egun soldatapeko lanaren banaketarekin planteatzen den azken xedea edo helburua errentaren banaketarena da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Soldatapeko lanaren esplotazioaren teoria, aukeran, erradikal samarra iruditzen zitzaion. irabazi-asmorik gabeko erakunde batean dabil boluntario, eta horrek eta soldatapeko beharrak uzten dioten denboran, euskaltegian dabil euskara ikasten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

4 soldata dagokiona.

Soldatapeko kargu bakarra Nora Erfjord idazkariarena izan zen, ez baitzuen bizibiderik eta lan ikaragarria baitzuen bere gain.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soldatapeko langile (4); soldatapeko langileen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus