Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soldadutza (144 agerraldi, 53 liburu eta 14 artikulutan) 1 iz herritar bat bake garaian armadan aritzea; han igaro behar duen denbora.

1943an soldadutzara deitu zutelarik, eta armak alemaniarren esku uzteko agindu zitzaiela, ihes egin zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

-Hire aita laguna diat nik; soldadutza elkarrekin egin genian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Soldadutza lehorrean egin zuen, komandantzian, jeneral baten laguntzaile edo horrelako zerbaitetan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 36. orr.

Haurtzaro guztian eta soldadutzara joan zen arte, biek gela berean lo egiten genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

-Bihar joan behar dut soldadutzara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

Honen aita artzain joan zen Ameriketara soldadutzatik ihes egiteagatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Hermannen aitak fabore aitorrezinak egin omen zituen soldadutzatik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Dirudienez, soldadutzatik libre atera zen Joxemari gaztea, zozketan zenbaki altua irtenda edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 73. orr.

Sergeik soldadutzan ikasi zuen kantuan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 65. orr.

Soldadutzako denbora gehiena elkarrekin egina genuen, Mont-de-Marsan hirian. Aukerarik txikiena ematea aski, hura ere soldadutzakoak kontatzen hasteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soldadutza garaian Joxe Mari Arrietaren bertso-liburu berdexka hura izan nuen ezinbesteko lagun.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Ibilbide erosoa izan genuen, eta nahiko samurra gertatu zitzaigun soldadutza-bizimodurako bataioa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

3 soldadu bizitza.

Esan daiteke hiru soldadutza zeudela: leude edo erregearen leialenak, haiek ere beren mende beste leial batzuk zituztelarik; apezpiku edo beste elizgizon batzuenak, eta haien basailuenak; eta azkenik kondearena, zeinek gizon libreak eramaten baitzituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

Soroak eta lantegiak utzi berri dituzten laborari eta ofizialeen itxura zuten, ez soldadutza lanbide dutenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Negozio espirituala mundua arbuiatzetik hasten dela, eta Kristoren soldadutzak nork bere burua garaitzean duela abiapuntua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soldadutza egin (10); soldadutza egiten (7)

soldadutzara deitu (3); soldadutzara joan (8); soldadutzara joan arte (3)

soldadutzatik etorri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus