Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarri samar berritzen zituzten soldadugaien erroldak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Andres katedraduna ikustera joan zen; soldadugai bat balitz bezala tratatu zuen hark. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.
Sarritan joan behar izaten zuen hirira, soldadugaiak biltzera eta bestelako zereginak egitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 413. orr.
Soldadugai etorri berriak hasiak ziren pentsatzen gu, beteranook, ahoberokeriatan aritu ginela lubakietako gerra-istorio latz horietako batzuekin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.
Kristau-sakramentu horrek [Komunio Santuak] bere izena erromatar errito pagano batetik hartu zuen, non soldadugai berriak zin egiten baitzuen Erromako armadako kide bihurtzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.