Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontroletako batean, soldadu-buruak, higanota baita, espiatzat jo du Garibai. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.
Soldaduburu izan nahi duena iritsiko da soldaduburu izatera, baina gero, gerran hil ezean, zauriturik geldituko. Ez dira bakarrik ibiltzeko lekuak -esan, eta, musuzapia jaitsirik, irribarre egin zion soldaduburuak Norari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Izan ere, idi, zekor gizen eta ardi ugari hil ditu gaur, eta zure seme guztiak, soldadu-buruak eta Abiatar apaiza gonbidatu ditu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 61. orr.
Ilundu duenerako, andre Madalenen ahaide eta lagunen oin-arrastoak zeuden edekanaren, soldadu-buruaren, zerga-zainaren eta sindikoaren jauregietako atari elurtuetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.