Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogei soldadu oldartu ziren Mikel Strogoffengana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.
Aurretik soldaduak fusilak eskuetan, baionetak fusil ahoetan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.
Ilara estu-estuetan, uniforme beltzez jantzitako milaka soldadu lerrokatzen ziren. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.
Baratzea, amultsuki artatua, bertan lerrokaturik zeudela, soldaduak iduri, piperra, tomate, entsalada eta tipulak... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.
Soldaduak formazioan antolatu ziren eguzkipean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.
Desfilean doan soldaduren batena? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
Soldadu bat preso hartu eta hona ekarri behar dugu galdeketa egiteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Hiru edo lau soldadu garbituko nituen, ez dakit, euliak bezala erortzen ziren gure aurrean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.
Afonso erregearen hamabi mila soldaduak bost taldetan banatu beharko direla. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.
Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua. «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.
Kristau Elizaren iruditeria militarraren bilakaeran "Jainkoaren soldadua" lehenengo misiolaria zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
-Entzun, Israelgo soldaduak, entzun nire erronka! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.
Bi soldadu hil nituen, labanaz, tiro hotsik ez egitearren. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.
20.000 soldadu, leporaino horniturik zaldiz eta kanoiz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.
Berrogeita hamar mila soldaduko tropak tatariarrei alboetatik eraso eginez berehala askatuko gaitu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.
Uniformez jantzitako soldadu bat ikuste hutsak kolpetik isilduko zituen merkatari haien mingainak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.
Hiru adarreko kapeluz jantziriko soldaduak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Goarnizioko soldaduen bake denborako bizitegian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.
Nik, soldadu odoletan leziatu honek, Jauregi adiskidea, soka batetik zintzilik urkaturik ikusi nuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.
Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan, maite zuen emakumea besartean zuela, benetako emakumea hartzen zuela sinestun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.
Sanz koronel-ordea, bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 166. orr.
Soldaduak eta mertzenarioak leporaino armatuta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.
Soldaduak eta peoiak organ kokatzen ari ziren azken kanoia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.
Jaitsi ziren biak, tenientea eta soldadua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Irkutskeko goarnizioan une hartan kosakoen errejimentu bat zegoen, bi mila soldadu oinezko guztira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.
Peaceful soldadu soila arin antzean libratu zela, baina obedientzia ukatzea matxinadatzat har zitekeela gerra-garaian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
-Aurrerantzean armada britainiarreko soldadu boluntarioa izango zara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.
Dozena erdi bat soldadu uniformedun baitzeuden atarian zelatan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.
Itsas armadako soldadu ohia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.
Inaziok badaki Gabriel, Bonaparteren jarraitzaile izana, soldadu zaildua dela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.
Bota karrankariak zeramatzaten soldadu saiatu haiek. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.
Itsasuko berrogeita zazpi soldadu gazte, "Chasseurs Basques" gudarostekoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.
Norbaiten aginduz zelatan jarritako soldadu esanekoa balitz bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Soldadu gogorrak dira gero alemanak! Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.
Nola gure aitonak Kubara ihes egin zuen, nola Sierra Maestran bat egin zuen Castroren soldadu iraultzaileekin. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 74. orr.
Atarian hamar soldadu mutur beltz zeudela ikusi zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.
Geldi zeuden, erregearen soldadu harroek inguraturik. Guda zelaian hiltzea merezi du soldadu ausartak! Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Ukabilak adinako egiak esaten dizkio irakurleari soldadu on-puska eta motz samar baten ahotik. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.
Amerikar soldaduei posizioak hartzen lagundu ziela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.
Atzean israeldar soldaduak zihoazen, armak eskuan eta koroak buruan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.
Espainol gudarostearen aitzinean frantziar soldaduak iheska joan ondoan, [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.
Irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.
Bi soldadu aleman hil zituzten bezperan errepidean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.
Burgesak ziren gure benetako etsaiak, ez soldadu frantsesak edo ingelesak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.
Mauleko bastidako soldadu zaindariak ez ziren guti harritu ni ikusita. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.
Patioan, goardiako soldadua gehitu zitzaion, zuzi batekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Soldatapeko soldadu egin zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Berunezko soldaduen kutxa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.
Hamasei urte bete berri zituenean alde egin baitzuen aitaren ezkutuan Parisa, eta han soldadu sartu, Frantziaren etsaien aurka borrokatzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.
Gerrari ekin zioten alemanek, eta Isaak Zeuner soldadu eraman zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.
Erabakita zuen tertzioetan izena ematea soldadu jarduteko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.
Soldadu zebilen garaian. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.
Zapatagin-ikastuna soldadu bilakatu zenekoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.
Asensio Kuban soldadu egona zen denboraldi batez, eta lur haietako pasadizoak kontatu zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.
Soldadu pasatako hilabeteak, berrogei hilabete beltz haiek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.
Bortxaz soldadu izendatuek zernahi estakuru asmatzen zuten deiari ez erantzuteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.
Hoa gerrara, baina ez soldadu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Aginte handiko bi ordezkari eta soldadu taldea bidali zituen heretiko aldra hura guztia atxilotzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.
Kanpoko argiarekin ez zen deus gehiago ageri, bakar bakarrik soldadu talde bat ari zela bordara sartzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 204. orr.
Sarara iritsi ziren eguneko azken leinuruak itzaltzeko tenorean bidean soldadu talderik ikusi gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.
Soldadu osteak bidali zituen emirrak Errusiako mugaz harago. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Soldadu saldoek jatekoa beharko zuten, eta tokiko jendeak hertsatuko zituzten haien eskuratzera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 115. orr.
Soldadu-aldra txikiek tarteka etsaien frontean egiten zituzten eraso-erretira laburretako batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 60. orr.
Zulo horietatik guztietatik barneratzen ziren hirian Feofar Khanen soldadu sailen atzetik zihoazen litxarreroak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.
Gernikarako bidean, bi soldadu ilara antolatu ziren errepidearen bi aldeetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 150. orr.
-Nahiko al zenuke bihar Artxurira igoko den soldadu-zutabearentzat gidari-lanak egin? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.
Soldadu patruilen urratsak entzuten zituzten orobat, harlauzetan pausoa markatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Soldadu pelotoi batek zaintzen zuen bereziki. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.
Gero beste hogei-hogeita bost minutu oinez soldadu-segizioarekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.
Karolinako gobernadore Spotswood jaunak igorririko soldadu-konpainia batekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.
Soldadu-erregimentu oso baten aurrera bakarrik irten, eta pistola automatikoarekin haien kontra tiroka hasi. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Mairuek behin eta berriz eraso egiten zieten, beti indarberrituta, soldadu kopuru mugagabea balute bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Lau edo bost soldadu-deialdi laster desmobilizatzekotan ei dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.
Bi asteko soldadu-apailakuntza ukana zuten Marseillan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Eskualde guzian badabiltza soldadu-agintarien mezuen garraiatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 289. orr.
Gizon gazteak ziren batzuk, besterik gabe mentura eta soldadu itxurak egiteko aukeraren bila abiatuak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 230. orr.
Soldadu-kontrolez beteta baitaude Frantziako bide asko erlijio-gerren eraginez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.
Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Zergatik lapurtu duk soldadu-longain hori? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.
It's a long way to Tipperary, it's along way to go izeneko soldadu-kanta ezaguna, 1912an konposatua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
Bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 26. orr.
Ahaztuak zituen erabat soldadu garaiak, orduko balentriak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.
Uste baitzuten, beren soldadu sinplezian, elurra eta hotza, eta ez errusiarrak, izan zituztela garaile. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
-Gerra-soldadu trebatua zara benetan, ikusten dudanez -esan zuen-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.
Lau lerro soldadu, zutik edo zaldi gainean, atzean jarri zitzaizkien, ihesaldia guztiz oztopatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
aebetako bi soldadu (14); aebetako soldadu (40); aebetako soldadu bat (29); armadako bi soldadu (11); armadako soldadu (10); armadako soldadu bat (5); bi soldadu estatubatuar (18); bi soldadu hil (35); bi soldadu zauritu (8)
ehunka soldadu (10); estatu batuetako soldadu (9); haur soldadu (5); haurrak soldadu (9); hildako soldadu (11); hiru soldadu estatubatuar (13); hiru soldadu hil (17); hiru soldadu zauritu (8)
izeneko soldadu (5); kristoren soldadu (5); lau soldadu (37); lau soldadu hil (11); mila soldadu (18); milaka soldadu (16)
polizia eta soldadu (7); sei soldadu hil (7)
soldadu aleman (8); soldadu alemanak (11); soldadu andana (5); soldadu bat hil (44); soldadu bat zauritu (9); soldadu bidali (14); soldadu bidali zituen (7); soldadu bidaliko (6); soldadu britainiar (30); soldadu britainiarrak (13); soldadu britainiarrek (17); soldadu britainiarren (9); soldadu daude (7); soldadu ditu (24); soldadu ditu iraken (6)
soldadu eraman (5); soldadu errusiar (12); soldadu errusiar hil (8); soldadu errusiarrek (5); soldadu espainiar (6); soldadu espainiarren (7); soldadu estatubatuar (116); soldadu estatubatuar bat (28); soldadu estatubatuar hil (36); soldadu estatubatuar zauritu (9); soldadu estatubatuarrak (36); soldadu estatubatuarrei (8); soldadu estatubatuarrek (60); soldadu estatubatuarren (49); soldadu eta polizia (19); soldadu eta zibil (5); soldadu ezezagunaren (5); soldadu frantsesen (7); soldadu frantziarrek (6); soldadu frantziarren (7); soldadu gazte (6); soldadu gazteak (9); soldadu gehiago bidali (6); soldadu gehiago bidaliko (10); soldadu gehiago bidaltzea (6); soldadu gehiago bidaltzeko (7); soldadu gisa (19); soldadu gutxi (5); soldadu guztiak (14); soldadu guztiei (6); soldadu hil (124); soldadu hil ziren (43); soldadu hil zituzten (12)
soldadu irakiar (15); soldadu irakiar hil (9); soldadu irakiarrek (5); soldadu israeldar (24); soldadu israeldar bat (12); soldadu israeldarrak (14); soldadu israeldarrek (61); soldadu israeldarren (21); soldadu italiar (12); soldadu izan (12); soldadu izateko (5); soldadu izatera (6); soldadu joan (10); soldadu kopuru (5); soldadu kopurua (14); soldadu langileen (7); soldadu langileen diziplina (7)
soldadu ohi (10); soldadu ohia (5); soldadu ohiak (5); soldadu osteak (8); soldadu poloniar (8); soldadu sail (8); soldadu saldo (5); soldadu soil (6); soldadu talde (33); soldadu talde bat (8); soldadu taldeak (6); soldadu turkiar (10)
soldadu ugari (6); soldadu zauritu (33); soldadu zauritu ziren (16); soldadu zauritu zituzten (8); soldadu zeuden (7)
soldadua zen (5)
aebetako soldaduak (23); armadako soldaduak (17); bere soldaduak (13); bi soldaduak (6); dauden soldaduak (5); gure soldaduak (14); haur soldaduak (7); israelgo soldaduak (6); nazioarteko soldaduak (13); sartu ziren soldaduak (6)
soldaduak bidali (10); soldaduak bidaltzeko (11); soldaduak erretiratu (8); soldaduak erretiratuko (12); soldaduak erretiratuko dituela (5); soldaduak erretiratzea (5); soldaduak erretiratzeko (11)
aebetako soldaduei (8); bere soldaduei (8)
aebetako soldaduek (48); armadako soldaduek (14); erresuma batuko soldaduek (12); estatu batuetako soldaduek (10); hil dituzte soldaduek (5); hil zuten soldaduek (8); israelgo soldaduek (13)
soldaduek hil (5)
bere soldaduekin (7); soldaduekin batean (5); soldaduekin batera (6)
aebetako soldaduen (17); armadako soldaduen (10); dauden soldaduen (6); gure soldaduen (5); haur soldaduen (5); hildako soldaduen (12); nazioarteko soldaduen (7)
soldaduen amona (5); soldaduen arteko borroketan (7); soldaduen buru (8); soldaduen eta kolonoen (5); soldaduen kontra (8); soldaduen kopurua (10); soldaduen zain (5)
soldaduez gain (6)
bi soldaduk (10); soldaduk bizia galdu (7)
soldadurik gabe (7)
amerikano soldado (7); catm soldado (8); catm soldado ohien (6); pg catm soldado (5); soldado amerikano (17); soldado amerikano hilak (5); soldado hilen (12); soldado ohi (5); soldado ohien (12)
bere soldadoak (8)
hil soldadoen (5)