Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
soldadore iz soldatzailea.
Zortzi ordu txandaka lan egiten duen soldadoreak, baietz, badituela autoa, plater-garbigailua, telebista, DVD aparatua, sakelako telefonoa, eta baita Internet ere, baina ez dela hobeto bizi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Albertok, zenbait astez soldadore-talde batekin aritua baitzen lanean, esplikatu zidan oxiazetileno-hodien puntan muntaturik joaten direla, garra pizteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Gibelera behatu zuen, soldadoreak ezin zuen ikusi. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.