Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren gibelean ezagun zen moketa gaineko arrasto iluna, atezain solasturiaren garbikariak ezabatu ahal izan ez zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
Luis bezala, ez zen solasturi handia. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.
Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Hirekin nirekin baino solasturiagoa egonen duk agian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
Nire gogoan atxiki baino garaiagoa, sendoagoa, gizonagoa, eta, bistan zena, solasturiagoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.
Ardaua, bai, ardau solasturi eta filosofoa... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.