Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

solastu, solas(tu), solasten da ad solastatu.

Eskertzekoa zen inguru-mingururik gabe solastu ahal izatea, ahotik ahora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Zeure zorionean, izeba ero edo osaba pakete mozkortzioren bat izateko ditxa bazenu, solastu harekin, galdegin handien gauzak nola diren, eta hark erranen dizu noski.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Hobe omen baita andre bat deabruarekin berarekin solastea frantses batekin baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Erran bezala, forentsearekin goizeko lehen orenetan solastua nintzen, hazi-arrasto hutsalen xerka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Urketariaz solastu ginela bai, oroitzen naiz, Amsterdam aipatu niola, portu hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.

Hainbat hilabete geroago, gertatuaz jende zibilizatuen gisara solasteko gauza izan ginenean, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Osasunaz, kulturaz eta hainbat gizarte gaiez solastekoak ziren baina, osasuna baino ez zutela hizpide izan adierazi zuten hainbat iturrik.  Berria - Mundua   2006-02-22

Eta, noiz eta indiar gorriez solastu baitzen, erran zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.

Arma nuklearren inguruan solastu dira Piongiang eta Pekin.  Berria - Mundua   2004-04-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus