Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
solastatze iz solas egitea, minzatzea.
Solastatze luze horiek noizbait bukatu ginituen eta hitzarmen bat izenpetu ginuen gure bi erreinuen izenean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.
Ondarrean solastatze beroak izan dira Atarratzen Pilotarien eta Federazionearen artean hasia den gataska hortaz. Herria 2004-01-29
Bi kulturen berezitasunak hobeki ezagutzen ahalko dira, dela erakusketa, mintzaldi, solastatze eta kontzertuaren bitartez, aldi bakoitz, bi hizkuntzak erabiliak izanen baitira. Herria 2004-03-25
Helduden ortzirale aratsaldean, jakin arazten daikute merian izanen dela CTE (Contrat Territorial d'Exploitation) hiru herrien arteko kontratuaz solastatze bat, lur jabe eta laborari guziak gomit baitira. Herria 2001-09-27