Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
solasketa iz solasaldia, hizketa.
Idazkari nagusiarekin hitz egiten dutenek, eskubide osoa daukate solasketa horiek isilpekoak egon daitezen gura izateko. Berria - Mundua 2004-02-28
Errepublika eguneko solasketa berean, Chirac-ek frango idorki bere tokian ezarri du Nicolas Sarkozygobernuko diruzain handia. Herria 2004-07-22
Zer jalgiko den solasketa horietarik, hori haatik besterik da! Herria 2001-02-01
Tira, ba, esateko zeneukana hori bazen, hobe solasketa hau bertan behera uztea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 229. orr.
Solasketa gozoa zuen, ez zitzaion eromenaren inolako zantzurik ikusten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 116. orr.