Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

solasgai (orobat solas gai) 1 iz solasaren gaia, hizketa-gaia. ik solasbide.

Afaldu bitartean nahiz afalostean gehixeago nahastu dira solaskideak eta solasgaiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Eta menturaz, solasgaiaren berritasunak erakarririk, entzule asko etorri zitzaizkidan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Solasgaien ordena bulegoak finkatuko du helduden astelehenean, abendoak 15, egitekoa den bilkura batean.  Herria   2003-12-11

Hori ere ez omen zen solasgaietan ezarria bainan barne-minixtroak ikusiko omen du halere zer egin ditakeen, Justiziaren minixtroarekin egon ondoan.  Herria   2003-03-13

-Etxean denak ontsa -Eusebiok solasgaia aldatu zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Arimak gorputzarekin duen komunitatea argitzeko eginkizuna ez dagokio benetan hemen solasgaia den Psikologiari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.

Europa guztiko gizon jator eta ikasien solasgaia izan ohi da honakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baptistak eta Sabethek Van Gogh dute solasgai, eta Lewinek eta biok, berriz, diesel-motorrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Horrelakoetan gertatu ohi denez, bildu gintuena ez beste guztia izan genuen solasgai kafe-garaia arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Elkartzeko gelan, beste edozein erietxetakoak bezalako kontuak zituzten solasgai medikuek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Gaua izan genuen solasgai.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

Hirurogei urteetara iristean hori zen inguruko guztien solasgaia.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lukreziak azkar asko ahaztu dira, Teodorak eta Mesalinak, aldiz, bizitzako solasgai gozo eta usuenak dira oraindik ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Konturatzen naiz oraindik solasgai deserosoa dela jende askorentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

"Pour la paix en Pays Basque " liburua izan da solasgai nagusi.  Herria   2004-12-23

Uste-gabeko solasgai hori ez da halere arras uste-gabetarik ateratua.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute solasgai (3); genuen solasgai (3); solasgai izan (3); solasgai nagusi (5)

gure solasgaia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus