Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
solasbide (orobat solas-bide g.er. eta solaspide; Hizegi Batuan solasbide agertzen da) iz hizpidea, solasgaia.
Ordenaren egoeraz eta Erregela gordetzeaz Frantziskorekin izaniko hainbat solasbideren artean, gai berezi batez galdetu zion: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 638. orr.
Barrenak irauli zizkidan nire ezkonbizitzaren porrota zizare horren solasbide bilakatu ahal izan zela pentsatze hutsak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
-Arrazoiren bat edukiko zuen, ez duzu uste? -eutsi zion solasbideari-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.
Mugatuagoa eginen dut hemengo solasbidea. Herria 2001-09-13
Solasbidea emateari, gure etxean, "soka ematea" esaten zitzaion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.