Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzu eta bertzen artean solasaldiak eta eztabadak egin dira, zerrenda ideki bat behar zenez ala zerrenda hetsia. Herria 2004-11-25
Iluntzero bezalaxe, dendetako ateak itxirik zeuden eta kalezuloko auzokideak solasaldi bat egitera joanak ziren kafera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.
Solasaldiak ere egiten dizkizue noiztik noizera. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 71. orr.
Halaxe hasten zen gurekin hizketan, etengabe galderak eginez, solasaldi bat sortu nahian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Ez genuen solasaldi bati hasiera emateko astirik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 171. orr.
Bere hartan utzi zuten solasaldia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Pertsona horiekin izaten zituen solasaldiek ez zuten ez aspertzen ez dibertitzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.
Harekin izandako solasaldia kontatzeari ekin zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.
Lotsa pixka bat ematen zidan solasaldi hori Lallyren aurrean izateak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.
Hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.
Orduan gure amak ere hartzen zuen parte solasaldietan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.
Gizonak, solasaldiari ekiteko plazer hutsagatik, honela galdegin zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.
Beste solasaldi bati ekin zioten, harik eta goiz-albak hari zuria beltzetik bereiztea ahalbidetu zuen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
Bihotzez eskertzen dizut etenik gabe eskaini didazun solasaldi hau. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 198. orr.
Andereño gazteen heziketarako solasaldiak. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Gaixoak irribarre gozo batez eskertzen zuen solasaldi lasai hura, dizipulua maisuaren aurrean bezala sentitzen baitzen medikuaren hitzak entzutean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 146. orr.
Aldarte oneko zegoen, eta solasaldi luzea izan genuen. «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.
Ohi bezala, elkarren alboan esertzea eta solasaldi amaigabean hastea dena bat izan zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Solasaldi laburra, bainan zoin goxoa! Herria 2004-12-02
Bitarte hartan, Garrüzeko kapitainordeak solasaldi goxoak egin zituen jaun noblearekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.
Ez dezatela emakumeekin tratu edo solasaldi susmagarririk izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.
Bertze solasaldi telefoniko batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.
Zoritxarrekoa alferreko solasaldi hutsaletan gozatzen den erlijiosoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.
Ustekabeko solasaldi bat izan nuen, guztiz gogoangarria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.
Zeren eta gogoan bainuen gurasoen isilpeko solasaldi hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.
Gaizkak esan zuen behin, ez dakit bilera batean edo lagunarteko solasaldian, autojestioa zela alternatiba. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.
Tenientearekiko nire asteroko solasaldi haiek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.
Bere nagusiarekin lagunarteko solasaldi batean dagoen ofizial baten gisan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.
Deboziozko solasaldi hauei esker konbertitu zen behin San Severinoko gazte bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.
Adi zegoen, isilik, alboetatik zetozen begiradek osatutako amaraunaren barruan eta jatetxeko ohiko solasaldi gorabeherarik gabekoen erdian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.
Solasaldi hasieratik lehenbiziko aldia zuen apaltasun pikor bat adierazten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Tristatu eta sumindu egin zuen entzuten zituen solasaldi zatietan gaztelania nagusi zela jabetzeak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Telefono-solasaldi hauxe daukat nik neure bizitzako mugarri-gune garrantzizkotzat. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.
Negozio-solasaldi bat, nolabait esateko, oker ez banago eskuen artean bioi interesatzen zaigun bat duzu eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
Hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Han biltzen baitziren Kirxaren haxix solasaldia egiteko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.
Nire narratzaile-solasaldi bridagabeak, Balzac, Ariosto, Fantomas, Madame Bovary, Tristan eta Isolda eta halakoen moduan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 156. orr.
gure solasaldi (6); gure solasaldi honetan (3); izandako solasaldi (4); solasaldi guztiak (3); solasaldi haiek (3); solasaldi haietan (3); solasaldi hau (9); solasaldi honetan (6); solasaldi horietan (4); solasaldi horretan (4); solasaldi hura (6); solasaldi labur (7); solasaldi labur bat (3); solasaldi laburra (3); solasaldi luze (4); solasaldi luzea (5); solasaldi luzeak (8); solasaldi luzeak izaten (3)
gure solasaldia (5); izandako solasaldia (6); lehen solasaldia (3); solasaldia izan (3)
bere solasaldiak (3); gazteen heziketarako solasaldiak (4); haien arteko solasaldiak (3); kultur solasaldiak (3)
izandako solasaldian (3); solasaldian zehar (3)
izandako solasaldiaren (3); solasaldiaren ondoren (3); solasaldiaren ostean (3)