Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez zara aspertzen, engoitik, beti solas beretan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 147. orr.
Solas horrek egin du bide geroztik, baina gure frantses pentsalari, kazetari, irakasle, apezpiku, diputatu xuri ala gorrien gogoak ez dira hainbat aldatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.
Irriño bat, bi solas erretore etxeko kalostrapean, esku fereka bat... gazteak ziren, eta elkar maite zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Luzaideko eta Arnegiko zubietaz bi solas. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.
Zigarroak, kafea eta patxarana: gau ilunaren kideak, solasaren lagunak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.
Bien artean doi-doia bi solas baizik ez eginak-eta? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.
Solas horiek barnea nahasi zidaten. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 61. orr.
Hainbeste hausnarketa eta solas erabili ondoan [...] herrigintzaz edo politikaz, nago ez ote dugun bitartean gizaki soilaz arduratzea ahantzi. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.
Badakizue hondar gerlan nolako solasak ibili diren hortaz munduan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.
Tomas Akinokoak, adibidez, [...] De Deo kapituluan, honela hasten du solasa: Jainkorik ez dela dirudi... Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.
Horretan gelditu ziren gure solasak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.
Batzuek, jendetasunez, entzuten dute eta noizbehinka galdera bat pausatzen, solasa segitzen dutela sinetsarazteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 71. orr.
Falangisten edo erregularren ahotsak garbi-garbi, solasa segitzeko moduan entzuten zituela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
-Etorri bai, zuek, hain goizik... -hasi zen ama ahal bezain polliki baina Colettek solasa moztu zion: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.
Amak zituen gure solasak bat-batean moztu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Ez nuen solasa luzatzeko estakururik erantsi nahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Horretan gelditu ziren gure solasak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.
Solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 76. orr.
Guk euskaldunen tradizio antisentimentala atxikitzen dugu, gure solas hitzez baino isiltasunez beteagoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.
Makina hilkorrari buruzko gure solasean ez da oraindik agertu ugalketa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Jesusen zazpi azken solasak. Herria 2002-09-19
Buruz buruko solas luzeak izaten zituen harekin tximinia ondoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.
Gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.
Biziki alegera, dena solas goxo, begiak amodio pindarrez beteak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.
Maurice Ducreuxekin izan genuen solas aberatsa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.
Horren kezka piztu die Gérard-en solas bitxiek, hitz-erdiek eta jestuek. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 173. orr.
Hauek ez dira literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Solas aspergarrietarako gordetzen dudan irribarre erdia erakutsi nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Solas herabe batzuk baizik ez zaizkio ateratzen, alta, berez ez delarik batere lotsatia eta oraino gutiago bere ikasleekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 182. orr.
Nire solas zentzugabeak nardaturik bezala, haien buruzagiak isiltzeko manatu zidan keinu bortitz batez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.
Solas nahasia, ezin jasanezko zentzugabekeria zorrotza! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.
Kattalin solas serioetan ari da, ordea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 183. orr.
Zure bizi guztian hildakoarekin izan duzun solas intelektuala betirako eten da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.
Solas teknikoetan hasten dira nola osa dezaketen gunea, zer informaziorekin, nolako dokumentuak eta abar. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 78. orr.
Sukaldean, beti solas berak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 52. orr.
Solas mota frango entzuten da hemen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.
Behin, mahaian geundela, eta auskalo zer solas-klasek ekarrita, Frantziako herri txiki baten izena esan zuen aitak. grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
Beste hiru portiko horietan exhedra zabalak egingo dira, solas-gela jarlekudunak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Bazkalondoko prosa, solas-prosa eta ez deklamaziozkoa dugu Cervantesena, eta bestelakorik ez du behar. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.
Dirudienez, bezperako solas-saioa eskaintzen ari dira. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 18. orr.
Gehiegikeria nabarmenez baliatzen zen eskolako solas-jolasetako hitz zaharkituez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.
Bi gizasemeren solas hotsak trabeska egin zuen autoaren xafla metalikoan barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Azkenik, solas-ondoko uzten dut galde bat, egundainotik kezkatu nauena, eta gaur hemen zertan dugun berrikusi nahi nukeena: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 36. orr.
Harrondoko bikoteak ez zuen iparra galtzen eta ondoko astean eztei solas baizik ez zen haien sukaldea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.
Tomas ezkon-solasetan hasia zen karrika bereko bertze ofiziale batzuekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
Horra iritsirik, barne-solasa eten eta pentsakor geratu zen Txitxikov. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.
Arras gustatzen baitzaio jantzi solas aritzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 159. orr.
Gerla solas ari baikara, iruditzen zait etsaia balioztatuago eta gerla hobestenago dela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Ez denak jostatze solas. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Liburu solas: Ministroak, Frantzian, ez dira bakarrik beren sailaren kudeatzeko izendatuak, aise gehiago egin nahi dute. Herria 2003-05-22
Bulta bat egon ginen solasean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.
Orenak eta orenak egon zen harekin solasean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
-Daniel Landart-ekin solasean ari gira. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
Horra zertaz ari ziren solasean joanden aratsean Donibane Lohizunen. Herria 2001-06-14
Kattalinen esperantza du, solasaren abiarazteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 133. orr.
Elgarrekin solasean hasiak dira, bainan neskaren aitak debekatzen dio mutikoaren ikustea, agotea delakoan. Herria 2003-03-10
Bestea, ostera, zakar hasi zen solasean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.
Urduri nago, ondo etortzen zait norbaitekin solasean aritzea, eta areago Josebarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.
Hor ginelarik hain zuzen, Elizondoko eliz'aintzinean solas eta gogoeta, gure herriko izar horiekin solasean, norbaitek egin du, ainitzek gogoan zuten galdea: zer adin zuen Marianok? Herria 2001-01-18
Partida bukatutakoan, solas egiten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.
Erromesekin solas egiteak anitz aldiz on egiten du, haien pentsamoldeak gureekilan parean emanez, eta harreman baliosak sortaraziz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.
Euskaraz eta frantsesez solas egiten ahalko da, batbateko itzulpena emanen baitigu biltzar hori kudeatuko duen Txomin Peillen jaunak. Herria 2001-11-15
Ezagunak agurtu, te bana eskatu, eta lagunekin egiten zuten solas. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 228. orr.
Oiarbide, eskuak bizkar atzean, ene ondotik dator solas eginez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 88. orr.
Benetan sinpleekin egiten du Jainkoak solas. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Atsegin handi dut zurekin berriz solas egitea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.
· Vicente Fox presidenta agurtu du beraz eta harekin solas zonbait egin bereziki bi herrien arteko harremanez. Herria 2001-02-22
Nahi zituela bi solas egin nirekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.
Eguerditan ja bi solas eginik, arratsean bagenuen ontsalaz aise denbora gehiago gure gomendio. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Hola hasi ginen solas eta solas. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.
Juan Jose Ibarretxe hasia da jadanik solas eta solas bainan denbora poxi bat joan ditake halere gauzak untsa argitu arte. Herria 2001-05-17
Kontua da gero lapur mozorrotu eta gautarrarena gertatu zela, eta jendea solas eta solas. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.
Biak egon ziren goxoan solas eta solas, hartaz eta honetaz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.
Kontua da gero lapur mozorrotu eta gautarrarena gertatu zela, eta jendea solas eta solas, Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.
Aldi luze batean denboraldiko gonak, merkealdietako galtzak, modako jakak eta egikera egoki edo desegokiko jantziak izan genituen solas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Broussain, Constantin, Mendiboure, Dourisboure eta mediku gazte zenbaitek, berriz, alderdi separatista baten antolatzeaz izan zuten solas, Sabino Arana Goirik Hegoaldean ireki bideari pentsatuz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.
Kurrida solas, badira bidekari handiak, Santiago Konpostelarat edo beste, baina horiek aipatuak ditugu jadanik. Herria 2002-07-25
Etxeratu nintzaionetik, hiru-lau muturraldi baizik ez zen piztu gutartean; denetan, ama solas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Hurrengoan, elkarrengandik berrogeita hamar zentimetrora eta ahots apalagoaz, eskola ume gineneko denborak solas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Erausian heldu dira, huskeriak solas. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
Handik pixka batera, ordu laurden, hogei minutu gehienez, elkarrekin atera ziren, solas-molas goxoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.
Haiekin solas-molasean ari nin-tzela, maletategi irekira lerratu zitzaizkidan begiak. · Laneko goiti-beheitiak [...], Josu itzulita elkarrekin egin behar zuten bidaia, etxeko eskaileretako argia konpondu beharra, batetik bertzera ibili zen solas-molas. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 87. orr.
Lan hura bera atseginekin onartu zidan ordea Montréalen Fides argitaletxeak, eta argitaratu [...] Guy Bourgeault Montréaleko Unibertsitateko irakasleak eskaini aitzin-solas laburrarekin eta solas-ondo mamitsuarekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.
ainitz solas (7); aintzin solas (7); aintzin solas gisa (3); aitzin solas (9); bake solas (3); bazen solas (5); beti solas (4); bi solas (24); bi solas egin (8)
egin zuten solas (3); eliza solas (5); erabili solas (4); gerla solas (6); gure solas (6)
irri eta solas (6); irri solas (4); mintzaira solas (3); nire solas (3); pilota solas (6)
solas argi (3); solas ari (4); solas bat (9); solas batek (4); solas batzu (8); solas batzuk (3); solas bera (3); solas berak (4); solas beretan (6)
solas eder (3); solas ederra (3); solas ederrak (5); solas egin (17); solas egin ditugu (4); solas egitea (6); solas egiteko (22); solas egiten (9); solas egitera (5); solas erabili (3); solas eta alegrantzia (3); solas eta gogoeta (4); solas eta solas (25); solas gaiak (6); solas gisa (5); solas goxo (3); solas guti (6); solas guziak (3); solas haiek (4); solas haietan (3); solas hartan (3); solas hau (5); solas hori (8); solas horiek (20); solas horien (9); solas horietan (4); solas horrek (3); solas horri (3); solas hura (4)
solas ibili (3); solas labur (4); solas molasean (3); solas mota (3); solas nahasi (4)
zenbait solas (3); zer solas (5); zernahi solas (3)
aintzin solasa (11); aitzin solasa (15); arteko solasa (10); azken solasa (4); bere solasa (8); beren solasa (3); gure solasa (12); holako zerbaiten solasa (3); izandako solasa (3); lurraren aldeko solasa (5)
solasa bukatu (3); solasa egin (3); solasa eman (3); solasa eten (15); solasa eten zuen (3); solasa frango (9); solasa hedatu (7); solasa hedatu da (4); solasa hedatua (5); solasa moztu (5); solasa zen (4)
azken solasak (4); bere solasak (7); beren solasak (3); erabili solasak (4); gisa bereko solasak (4); gure solasak (5); jendeen solasak (3); nolako solasak (4)
solasak entzun (3); zazpi azken solasak (4)
solasaren haria (3)
ekin zion solasari (3); solasari ekin (5); solasari lotu (3)
aintzin solasean (4); aitzin solasean (5); aitzin solasean erran (3); ari zen solasean (3); ari ziren solasean (4); aritu ziren solasean (8); aritzen zen solasean (3); artean solasean (7); biak solasean (4)
elkarrekin solasean (9); gizon batekin solasean (4); gure solasean (4); hasi zen solasean (4); inguruan solasean (3); lagunarekin solasean (3); lagunarekin solasean jarduten (3); nirekin solasean (4)
solasean ari (68); solasean ari ziren (7); solasean ariko (4); solasean aritu (14); solasean aritu ginen (3); solasean aritzeko (7); solasean aritzen (5); solasean aritzen zen (3)
solasean egon (7); solasean egonik (5); solasean egoten (4); solasean entzuten (3); solasean erran (3); solasean erran dizudan (3); solasean hasi (24); solasean hasi ginen (3); solasean hastea (4); solasean hasteko (3); solasean hasten (4); solasean jarduteko (3); solasean jarduten (4); solasean jarraitu (5)
solasean segitu (3)
gure solasek (3)
bi solasen (7); gure solasen (3); solasen gaia (4); solasen ondotik (4)
solasera ekarriz (4)
bake solasetan (4); bere solasetan (5)