Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sokaratu, sokara(tu), sokaratzen du ad sokatiran parte hartu.
Lau tiralari aritu sokaratu zituen, eta tiraldi guztiak irabazi zituzten bi pisuetan. Berria - Kirola 2004-05-29
Laukizkoek txapela irabazi nahi dute eta A taldean sokaratuko dute talderik indartsuena. Berria - Kirola 2004-11-14
Pisurik txikienean zailtasunak izan ohi dira pisuan sartzeko, baina abadiñarrek talde batekin jardungo dute eta Edu Mendizabal entrenatzailea laukorik indartsuena sokaratzeko aukeran izango da. Berria - Kirola 2004-12-17
Gainera, Gaztedik 680 kilokoan ere sokaratuko du talde bat. Berria - Kirola 2004-06-04