Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sokadun 1 iz belaontzi batean, soken ardura duen marinela.
Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
• 2 izond sokak dituena.
Mandinka etniako partaide beltz batek, kora deritzan tresna sokaduna lagun, Gambiako aire beroz eta bukolikoz bete zuen areto osoa bere hizkuntzan kantatzen hasi bezain laster. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.
• 3 izlag sokako.
Gitarra jolerik ezean, bi sokadun baxua jotzen du Mark Sandman liderrak eta saxojole nahiz bateria batez osatzen da taldea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.