Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinujolea naiz, nire aita bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.
Bizkaiko trikitixa Gipuzkoan sartu zuten bi soinujoleak Lasturren. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 12. orr.
Trikitilarien artean, hala-moduzko asko zebilen, errepertorio motzeko soinujole kaxkar bat baino gehiago. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.
Gaurkoen aldean, soinujole zaharrek gehiago jotzen zuten ilara bakarrarekin, eta hauspoari ere, gehiago eragiten zitzaion. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.
Hala ageri da gerra aurreko soinujolea, bakarrik batzuetan, panderoarekin besteetan, beste soinujole batzuekin askotan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.
Digitalizazioa, ordura arteko soinujoleena zuen, bi atzamarrekin dena, atz lodia atzean gordeta. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 78. orr.
Soinujole bat behar dugu ezteietarako, eta zuri esatea pentsatu nuen aurrena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
Bazkalondoren agertuko da soinujolea. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 71. orr.
Galesko zaldiak hazten zituen etxalde baten jabe zen, soinujole trebea eta emakumezale amorratua. Berria - Mundua 2004-06-19