Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
soinekotxo 1 iz soineko txikia.
Sabela handituz zihoakion bitartean, haurrari soinekotxo bat egiten hasi zitzaion Pantxike. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 219. orr.
Zure udako soinekotxo haiek. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Sabeth, bere gau-soinekotxo urdinarekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.
Hebrida uharteetan, adibidez, otsailaren 1ean, gauean oherakoan, garagar bala bat hartu, emakume soinekotxoak jantzi eta eskusaski batean etzanda gordetzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.