Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soilki 1 adlag bakarrik, besterik gabe. ik soilik.

Soilki ordudanik zaigu haizu horiek otoitzetan erabiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Bataioak, ezkontzak, soilki ezinbestean egiten ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Geure helbururako behar ditugun adierak aipatzen ditugu soilki, besterik ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Aldi hauetan soilki onartzen dute arra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Ikas ezazu soilki zilegi duzuna, eta ez zaitez gauza ilunez ardura.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Beste kasu batean beste batek esanikoa onetsi eta soilki haren iritzia izkiriatu du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Baina ez zegoen grabaziorik, soilik nire oroimenean gelditutako hitzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Lockek eta Berkeleyk ideiak proposatzen dituzte soilki, ez sentimen-datuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Portugesak Goa inguruetako lurraldeetara hedatu ziren soilki.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Horixe esan nahi dut soilki: trepeta hura askatzen hasi ez banintz, ez nindukeen dei hark etxean harrapatuko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Menturaz haren bila etortzeko parada ukanen zuten, nahiz biek bazekiten oraingoz aukera hori soilki menturazkoa zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

Hori da existitzen dena, matematizatu ahal dena soilki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Bi foto zekartzan soilki!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Batak, sorkari ulergarri eta sentigarria non bukatuko zen, besteak hau soilki: nondik irtengo ote zen gorputzezko eraikin sentigarri hau, bere kolko handian sorkari agerikoak gertu zeuzkana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.

Ez nintzen asko harritu nik soil-soilki eskaintzen nion gutun hura hark hartu nahi ez izanaz; zerbait ematea zatekeen jadanik, eta nik defentsa luzeago bat igurikitzen dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

Beraz soil-soilki kopiatu, eta are soilkiago diot lehendakariaren emazte zerutiar horri igorri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Gizonak ez diela soilki bere animali izaeraren bulkadei jarraiki behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Gogoaren deskribapena ez da burmuinaren deskribapena eta, adibidez, min izatea ez da soilki egoera neuronal jakin batean egotea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Ez soilki hilabete luzeetan menperatu desira ase zuelako, baizik eta jadanik sekulako gutizia baitzuen eguna laster iragan eta gaua berriz etor zedin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Begi bistakoa da jokatzen dena ez dela soilki Batasunak ekitaldi bat antolatzea, baizik eta gatazkaren konponbidea abiatzea oztopatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Argi dago, halaber, adimendua, adimenduna eta adigarria kopuruz bat izanik, berau ez zaiola soilki Sortzaileari aplikatzen, adimendu orori baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 172. orr.

Azken esaldi hau ez doakie, soilki, belarriari buruzko metaforei, aurreko kapituluetan agerturiko guztiei baizik, eta, oso bereziki, zentzuei dagozkienei.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxetzat eta egonlekutzat hartzerat ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Gainerako izenez den bezainbatean, horiek guztiok atributuak adierazten dituzte, ez soilki esentzia bat, baina atributuak dauzkan esentzia bat, eratorriak baitira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

3 era soilean, lagungarri edo apaingarririk gabe.

Soilki jantzitako bi emakume zahar txiki ziren izebak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Soilki eta ele murritzez agertu zidan Fanchek egoera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, hots, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Maien ezpainek neureak libre utzi zituztenean, erran nion soilki: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

4 soil-soilki

Soil-soilki adiskideak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Azaldu nahi ukan dizut, soil-soilki, ez dela egia erakutsi gura izan den bezala, bide hori aurrekoa ez bezalakoa denik; aitzitik, aurrekoarekin bat datorrela, jadanik ezaguna den onargarritasunari dagokionez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.

Soil-soilki kopiatu, eta are soilkiago diot lehendakariaren emazte zerutiar horri igorri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da soilki (4); eta soilki (6); ez soilki (5); soil soilki (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus