Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soilik ez duzula inorekin bizitzen jarri nahi. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 81. orr.
Egongelara sartu ginen, baina ez nuen ia arreta jarri, premiazkoena soilik zeukatela jarrita, besterik ez dut gogoratzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.
Neure indar guztiak behar nituen, soilik eserita jarraitzeko ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.
Zeu ere bordako aterpean sartu zinenean soilik ulertu zenion irribarre zabal batekin esaten zizuna: [...]. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.
Behar zenean soilik hitz egiten zuten eta ez zen sekula haien ahotik hitz gordin edo hutsalik irteten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Denetan historia bera zela eta soilik pertsonaiak aldatzen zirela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
Tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik. tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 145. orr.
Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Militarrentzat eta haien senideentzat da soilik ospitalea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.
Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.
Lurrean lur eginik berdinduko du bere lurrak bera ere: lurrak soilik iraungo du. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.
Denda batean soilik zara nor. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.
Zartakoa soilik du maite. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.
Zientzian, aldiz, ia edukiak soilik ematen dio lanari bere balioa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 177. orr.
Nire ustez, traidoreek soilik merezi zuten heriotza. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.
Altxatu zenean, gosearen antzeko zerbait sentitu zuen, baina edaleek soilik izaten duten moduko gosea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 44. orr.
Joseph Conrad-ek zioen idazleak liburuaren erdia soilik idazten duela eta irakurlearen kontura doala beste erdia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Venezuelak kontsumitzen dituen gauzen %70 inportatzen du, eta %30 soilik ekoiztu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 53. orr.
Lau lagunek soilik erosi dugu Gasteiz-Irun autobuserako txartela. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 27. orr.
Ohar solteak soilik idazten dituzte, iruzkin xume diruditenak klasikoen orrialde ertzetan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.
Oihu egin zuen Luteziak, bistako egia bat ukatzeko emakumeek soilik oihu egin dezaketen moduan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.
Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen. Elizen arteko biblia Zen 27,3
Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Erregela batzuk beste batzuk ezarri ondoren soilik erabili ahalko baitira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.
Lasterketari soilik diot beldur, itsasoan asko nekatu bainaiz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.
Guk ez baitugu seneko eskurik, ukimenera soilik errenditzen denik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.
Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.
-Beti ez, noski, aldarte onean jaikitzen naizenean soilik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.
Ez zen soilik une zoriontsu hartako lilura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.
Uste hori, hala ere, ez da halakoena soilik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.
Arriskua ez zen soilik literarioa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.
Ez dela uste izan behar bihotzean soilik dagoela arima. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.
Ez naiz sexuaz soilik ari, ezta maitasunaz ere, nahiz eta horiek ere esku-beteka eman zenizkidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.
Orain berpiztu duen ahotsak dakarren kontuaren antzekoren bat gertatu zela lehen ere, alegia, baina ez gertatu soilik; kontatu ere, kontatua izan dela behin baino gehiagotan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.
Batzuetan iruditu izan zait ez dela soilik gizon-emakumeen irudi, lur honetako bizitzari dagokion zerbaitena ere badela. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.
Ez daukagu denbora bat soilik, denbora asko baizik, eta, tartean, amildegiak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.
Aurpegia ez du soilik zurbila, erabat aldatua baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.
Halako gertakariak [...] azpikoz gora jarri behar zuen, ez biologia eta medikuntza soilik, baizik eta gizarte osoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.
Gero ez baita erabiltzen soilik hunkigarri dituen gauzekin, baina bai adigarri zaizkion gai izpiritualekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.
Dirassar ez da soilik sentimenduez mintzo: sentsazioak ere ematen dizkigu eta bereziki sentsazio sexualak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Mendekua behar nuen, ez soilik Adelari egin zionagatik, baita haur txikia nintzela etxeordean egin zidanagatik ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.
Alde askotarik gaitza izanez biziki gutiago balio duela, ezenez eta soilik alde batetik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.
Hori finkatzea ez dagokie herri erakundeei soilik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Konturatzen nintzen, bai, hura ez zela dagoeneko beldur hutsa soilik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.
Iruditzen zait taberna bat ez dela dirubide hutsa soilik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.
Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa? ez hori soilik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Ez soilik animaliak garai jakin eta mugatuetan jartzen direlako altan [...] baizik oroz lehen animaliaren desira berehalakoa delako, desiraren eta desiratuaren artean ezin duelako ezer tartekatu, ez bada desira indartsuago bat. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.
Soil-soilik dakit oso bekatu larria egin duzuela... Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.
Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.
Soil-soilik, mesedetxo bat, ez ezazu zeure burua horrela asaldarazi, mesedez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.
Eta niri soil-soilik, gainera. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.
Soil-soilik Karmelo, Adela eta, harrigarria bada ere, Dan bera geratu dira emoziorik bortitzenak dastatu gabe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.
Soil-soilik mirabeek eta maisu jakintsuek ikusten zuten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.
Beren sineskera faltsua Jainkoari besterik zor ez zaion zerbaiti aplikatzen ziotenez gero -hau da, soil-soilik Jainkoari eman behar zaizkion gurkera eta jauresteari [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.
Une batez, soil-soilik une batez, izugarri gorrotatu nuen neure laguna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.
"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.
Konpainia murritz bat utzi zuten, soil-soilik, Santiago gaztelu eraiki berrian, Herrero gobernari gaztelarraren eta Loiola kapitain gipuzkoarraren gain. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.
Printzeak gogoan har dezala beraz, soil-soilik, bere biziaren eta Estatuaren iraupena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.
Gaiztakeriak dira, soil-soilik, jendeari kalte egiten diotenean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.
Esadazu, soil-soilik, ez nuela izan nik uste bezain jokabide tamalgarria. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.
Gerta zitekeen soil-soilik metabolikoa izatea jasandako lesioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.
Gauzak ondo aztertzen baditugu, konturatuko gara legeak gaitzesten duen hura dela soil-soilik benetan kriminala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 228. orr.
Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora [...] distantzia ahitezina dago. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.
Hiru azken horien obra ia soil-soilik matematikoa zela apuntatu zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.
Kontsolamendu eskasa nolanahi ere, ezen han barnean bizia ez baitzen jada gure baitakoa: oroimen bat zen soil-soilik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.
Eta hau, ez inork behartzen duelako, ezta gero emaitza bereziren bat egokituko zaiolako ere, soil-soilik Aidôs sentitzen duelako baizik... Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.
Gure arteko bakoitzak, eta ez soil-soilik ametsetan, hiltzen du bere gurasoa eta are guraso biak, haien ondotik bizirik irautearren. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.
Bilbon dago Guggenheim, baina ez da bilbotarrena soil-soilik. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 181. orr.
Zaita, erdeinu aire bat begitartean, aho zabalik geratu zen, eta ez soil-soilik bere burua Jada baino hobea jotzen zuelako, baina harekin alderatze hutsa birao barkaezina zitzaiolako. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.
Hala eginik, ez dugu argituko hizkuntzalaritzaren arazoa soil-soilik, baizik eta, errito, ohiturak eta abar ikur gisa hartzean, beste itxurapean agertuko zaizkigu gertaera horiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.
Sorreratik beretik, giza ezaugarriak ezin dira soil-soilik produkziora eta kontsumora mugatu, nahiz kontsumo merkatu neoliberalak hori ezartzen duela dirudien. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.
abiatuta soilik (8); adimenean soilik (9); arabera soilik (28); arazoa soilik (8); arte soilik (12); artean soilik (18)
bada soilik (8); baina ez soilik (10); baina soilik (69); baita soilik (13); baitan soilik (9); baitira soilik (8); bat soilik (64); batean soilik (20); batek soilik (39); baten bitartez soilik (8); batez soilik (11); batzuek soilik (12); batzuetan soilik (15); batzuk soilik (17); behin soilik (14); berak soilik (10); bezala soilik (9); bi soilik (11); bidez soilik (20); bitartez soilik (56)
da soil soilik (22); da soilik (195); dago soilik (18); daiteke soilik (11); daude soilik (10); dela soilik (36); delako soilik (9); denean soilik (9); dio soilik (9); dira soilik (54); direla soilik (9); direnean soilik (8); ditu soilik (28); dituzte soilik (17); du soil soilik (8); du soilik (57); dugu soilik (11); dute soilik (23)
edo soilik (20); egiteko soilik (8); egun soilik (9); esker soilik (11); esku soilik (10); eta ez soilik (75); eta soil soilik (17); eta soilik (188); ez da soilik (118); ez dela soilik (20); ez dira soilik (20); ez du soilik (12); ez soilik (231); ez zen soilik (21)
galdu zuen soilik (8); gero soilik (8); gisa soilik (44)
hau soilik (13); heinean soilik (18); honek soilik (8); honetan soilik (11); hori soilik (26); horiek soilik (10); horrek soilik (8); horrela soilik (9); horretan soilik (17)
jokalari soilik (13)
nik soilik (8); noizean behin soilik (10)
ondoren soilik (10); orain arte soilik (10); orduan soilik (12)
partida soilik (16); partidatan soilik (10)
soil soilik (419)
soilik abiatuta (9); soilik adierazten (9); soilik agertu (9); soilik agertzen (14); soilik alde (11); soilik alderdi (9); soilik arduratzen (10); soilik ari (13); soilik aurki (12)
soilik balio (19); soilik begiratzen (8); soilik behar (13); soilik bere (31); soilik beren (8); soilik beste (9); soilik bi (44); soilik bide (10); soilik bost (9)
soilik da (27); soilik dago (12); soilik daki (8); soilik dakit (8); soilik daude (8); soilik dela (8); soilik den (8); soilik dira (29); soilik direla (8); soilik ditu (8); soilik du (21); soilik duela (9); soilik dute (16)
soilik egin (59); soilik egingo (9); soilik egiten (35); soilik egon (14); soilik eman (24); soilik ematen (29); soilik erabaki (8); soilik erabil (9); soilik erabili (9); soilik erabiltzen (20); soilik eragiten (13); soilik esan (22); soilik eskaintzen (8); soilik eskatzen (9); soilik eta (26); soilik euskal (20); soilik existitzen (13); soilik ez (55); soilik ezagutzen (16); soilik ezin (10)
soilik falta (17); soilik falta da (9); soilik funtsatzen (9)
soilik galdu (12); soilik geratuko (8); soilik geratzen (25); soilik gerta (10); soilik gertatzen (13)
soilik har (8); soilik haren (8); soilik hartu (20); soilik hartzen (19); soilik hasi (8); soilik hiru (27); soilik hitz (21); soilik hitz egiten (11); soilik horrela (9)
soilik igo (8); soilik ikusi (15); soilik ikusten (9); soilik irabazi (10); soilik iristen (12); soilik izan (68); soilik izango (31)
soilik jaso (16); soilik jasotzen (8); soilik joan (9); soilik jokatu (24)
soilik kontuan (8)
soilik lan (9); soilik lau (14); soilik lor (14); soilik lortu (19); soilik lotzen (10)
soilik nahi (10); soilik nire (14)
soilik oinarritzen (9); soilik onartzen (21); soilik orduan (8)
soilik parte (9); soilik partida (8); soilik partida bat (8); soilik pentsatu (9); soilik pentsatzen (12)
soilik sartu (15); soilik sei (8); soilik sor (8); soilik sortu (8); soilik sortzen (10)
GGsoilik uler (8)