Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Iluntasunean, basoko soilgune txiki batean gelditu ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.
Samek ez zuen, oihanen bateko hostailaren artetik edo ezkutuko soilguneren batean, olifanteren bat agertuko zitzaion esperantzarik galtzen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.
Egun batean hantxe iritsi ziren, zuhaizti batean zehar bide eginik, artelatz zaharrez guztiz inguraturiko soilgune batera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.
Alderdi honetan bada soilgune bat, pagoez osatutako plazatxo moduko bat duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.
Ilargia ere berehala goratu zen, eta soilgunea argitzeko moduan kokatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.
Orrazteko, ezkerraldeko ileak luzatu eta, soilgunea estalita, eskuinaldera eramaten zituen, eta eskuinaldeko ileak belarritik, soilgunean zehar, beste aldera. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.
Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 132. orr.
Ilea aurrerantz orraztuta, handitzen ari zitzaizkion soiluneak nola edo hala disimulatzearren. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 19. orr.
Hobbes "oso burusoil geratu zen zahartzaroan [...] eta esaten zuen ez zuela inoiz hotzik harrapatzen baina gogaikarrietan gogaikarri zitzaiola euliak soilgunean pausa zekizkion eragotzi beharra". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.
-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan, ile urdin bakanek soilgune txiki bat osatzen duten lekuan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.
basoko soilgune (4)