Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sofrologia 1 iz medikuntzaren adarra, hipnotismoak, sugestioak eta kidekoak organismoaren duten eragina aztertzen duena.
Gorputzaren heziketa edo lasaimena (sofrologia) eta Tai shishun. Herria 2003-01-28
Sofrologia egiteko hitzorduak. Herria 2001-10-25
Eta horren bidez erdietsi ezean, hor ditizten bertze guztiak: eskultura, sofrologia eta hamaika zozokeria gehiago. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 91. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.
Eta sofrologia tailerra, asteazkenez, aratsaldeko 6.30 etan, Eihartzean. Herria 2004-10-14