Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sofistiko 1 izond sofismarena, sofismari dagokiona; sofismak dauzkana.

Ez nintzen argumentazio sofistikoetan ibili, nahiz analisia maite nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Argumentu sofistiko honen iruzurra aurkitu aurretik, ordea, horretarako prestatu behar gara bertan aurkitzen diren adigai jakinen zuzenketaren eta determinazioaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Arrazonamendu maltzur eta sofistikoetarako agindu labur bat dago: oker egindako arrazonamendu batetik abiatu badira, onartutako guztiaren berrazterketara itzuli behar da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

2 sofistena, sofistei dagokiena.

Sokratesen nagusigoak, bestalde, ezkutatu egiten du, batzuetan, bere garaian izugarrizko garrantzia izan zuen eskola sofistikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Pentsamolde sofistikoak beste gai handia ekarri zuen eztabaidara: legearen (nómos) eta indarraren (physis edo izadia) arteko tentsioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Adibidea, ironiaz betea, guztiz interesgarria da politikaren heziketa sofistikoak jaso zituen kritikak neurtzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Periklesek beretzen dituen garai hartako balio sofistiko gailenak -komenientzia, pragmatismoa eta erlatibismoa- Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan ageri dira garden eta gordin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus